Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak, sinadura-bilketa
kanpaina bat sortu du Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Kontseilaria den
María Solanari ikastetxeetako irakasle eta gainontzeko langileak egunero pairatzen
dituzten erasoetatik babesteko neurriak eskatzeko. "Kanpaina honekin hasi gara,
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2018 ikasturtea amaitzean publikatu duen
irakasleei egindako erasoen azken txostenetako datuak ezagutu eta gero", adierazi dute. Azken
urteotako erasoen igoera kezkagarriak eta Administrazioaren utzikeriak errealitate
mingarri horren aurrean irakasleak babesteko berehalako neurriak martxan jartzean
eskatzen du APS sindikatuak. Horretarako azken hilabeteotan 7.000 sinadura bildu dituzte.
Administrazioaren txostenaren arabera, 2015ean izan ziren 20 erasoetatik 2018ko 178
erasoetara pasatu gara. 178 kasu horietatik, 134etan (%75) biktima emakumezko bat
da. Eta datuok icebergaren punta besterik ez dira, izan ere badakigu eraso gehienak
isilarazten direla, alegia, ez direla salatzen, irakasleak ”lanaren ajeak” gisa hartzen
dituelako eta salatzen diren gehienetan zalantzan jartzen delako gertaeren
kontakizuna, erasotzailearen bertsioarekin lehiatu beharra daukalako, ez dituelako
erantzun aski onak jasotzen, eta batzuetan ere, ikasle, guraso, zuzendaritza talde zein
ikuskaritzarengandik etor daitezkeen errepresaliak izateko arriskuan jartzen delako.
Irakasleek pairatzen dituzten egoera horiek, konpontzen ez direnak edo gaizki
konpontzen direnak, askotan laneko bajan amaitzen dute. Horrela, 2015etik laneko
bajak %33tan igo egin dira.
Ikasle eta beren gurasoen portaerek eraginda eguneroko irakaste-lanetan izaten diren
beldurtzeko jokaeretan eta ahozko eraso zein eraso fisikoetan bihurtzen den
biolentziaz gainera, zenbait zuzendaritza eta ikuskaritzaren aldetik datorren beste
beste era bateko biolentzia eta indarkeria ere salatu nahi dugu. Izan ere, azken
urteetan irakasleei ezarritako zigor disziplina-auzibideek izan duten gorakada oso
kezkagarria da. Irakasleok eraso horiek gure eguneroko lanean egiten diren injerentzia
eta presio gisa hartzen ditugu, eta dagoeneko, ez da kontuan hartzen irakaslearen
oinarrizko eskubidea den (UNESCOk horrela jasotzen du) katedra-askatasuna
irakaskuntza prozesuan zehar.
APStik honako neurri hauek proposatzen ditugu uneotan irakasleok bizi dugun
zaurgarritasun eta babesgabetasun egoera arintzeko:
1. Bere lana indartzen duen irakaslea Babesteko Lege bat garatzea
2. Administrazioari exijitzea kanpo eta barne erasoak kontuan hartzen dituen
protokolo bat ezar dezan
3. Ikastetxeko Zuzendaritzari eraso protokoloei buruzko informazioa eman dezan eta
Administrazioan dagokion salaketaren jakinarazpenekin amaitu behar duten
protokoloak aktiba ditzan exijitzea
4. Irakaslearen prestigioa itzultzeko instituzio-kanpainak antolatzea
5. Irakaslea babestu, erasotzaileak berehala zigortuz, eta zenbait kasutan, urruntzeaginduak
aplikatuz, eta beharrezkoa balitz, erasotzailea beste ikastetxe batera
lekualdatuz.
6. Ikastetxe guztietan lan-arriskuen prebentziorako irakasle arduradun bat izendatzea.
7. Erasoa pairatu duen irakaslearen eskura laguntza psikologikoa eta lege-aholkularitza
jartzea.
8. Ikastetxeko Zuzendaritza edota Administrazioarekin sortutako gatazketan
laguntzeko bitartekariak izendatzea, zigorrak eta espediente-irekitzeak ekiditeko.
9. Ikaslearen eskubideak eta betebeharrak araudian behar besteko aldaketak egitea