Hamar emakumetik zortzik bi seme-alaba izan nahiko lituzke

Euskalerria Irratia 2019ko api. 10a, 07:49

Ugalkortasun Inkestak jaso ditu datu hainbat: emakumeen %10ak ez du haurrik izan nahi. Gainera galdeketa egin dietenen artean eta 18 eta 55 urteko emakumeen artean %11,5ek onartu du ugalketa lagunduko tratamenduren bat jarraitu duela. 

2018ko Ugalkortasun Inkestak zenbait datu adierazgarri utzi ditu: hamar emakumetik zortzik dio bi haur izatea gustatuko litzaiokeela. Beste aldean leudeke, galdeketa egin dieten emakumeen %11,5 ez dutela seme-alabarik izan nahi. Xehetasun gehiagotan sartuz gero datuak beste modu honetan banatzen dira: 18 eta 55 urte arteko emakumeen %44,7 guztira bi seme-alaba izan nahi dituzte; %34,5ak guztira hiru haur izan nahiko lituzkete. Haurrik izan nahi ez dituztenen artean (%10,2) 30 urte baino gutxiagokoen artean %16,9a da eta 40 urtetik aurrerakoen artean %7,4. 

Izan nahi dituztenak adina haur dituzte emakume gehienek baina bada beste zenbateko bat gehiago izan nahi eta ezinean geratu direnak: ezinean kontziliazio arazoak tarteko. Hala esan dute galdeketan parte hartu duten emakumeen %22. Horrez gain emakumeen %83ak uste du jaiotze-tasa handiagoa izan dadin Espainiak lagundu egin beharko lukeela. Laguntza horien artean leudeke amatasun eta aitatasun baimenak luzatzea, adibidez. 

Lagundutako ugalketa

18 eta 55 urte arteko emakumeen artean inkestaren arabera %11,5ak onartu du lagundutako ugalketa tratamendua egin duela. 35 urtetik beherakoen artean %13,7ak egin du halako tratamenduren bat eta bataz beste 33 urterekin hasten dira halako tratamendu bat egiten. Ugalketa lagunduaren artean gehien erabiltzen den tratamendua in vitro-rena izan da, %46,8 eta intseminazio artifiziala du jarraika %34,3ren kasuan. 

Gizonen artean ere bai

Emakumeen datuekin alderatuta antzerako emaitzak agertu ditu inkestak: gizonen %79k nahi ditu bi seme-alaba izan. Badira ere haurrik izan nahi ez duten gizonak ere: %11,4 dira, gehienak ez dutelako aita izan nahi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!