Lanbide Heziketan izen emateko epea zabalduko da gaur

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 6a, 07:58
Maria Solana Arana, Hezkuntza kontseilaria, eta Roberto Perez Elorza, Hezkuntzako zuzendari nagusia aurkezpenean.

Ostiralera arte izanen da aukera Lanbide Heziketan izen emateko. Euskarazko ikasketetatik 8 dira Goi Mailakoak eta 12 Erdi Mailakoak. Denera 114 ziklo eskaintzen dira Nafarroa osoan, guztira, 4.000 plaza baino gehiago.

María Solana Arana, Hezkuntza kontseilariak, eta Roberto Pérez Elorza zuzendari nagusiak, 2019-20 datorren ikasturterako Lanbide Heziketako eskaintza aurkeztu dute. Guztira, 4.000 plaza baino gehiago izanen dira, 2.285 Erdi Mailako Zikloetan eta 2.130 Goi Mailako ikasketak biltzen dituzten 114 zikloetan, horietariko 6 eguneratu direlarik. Ikasketa horietan izena emateko epea maiatzaren 6tik 10era bitartean zabalduko da Erdi eta Goi Mailako zikloetan, eta maiatzaren 27tik 31ra Oinarrizko Lanbide Heziketan. Ikasketa horiek egin nahi dituztenek gainera, zein ikasketa egin aukeratzen laguntzeko, NORA izeneko tresna erabili ahal izango dute. 

María Solana Arana, Hezkuntza kontseilariak, eta Roberto Pérez Elorza zuzendari nagusiak, 2019-20 datorren ikasturterako Lanbide Heziketako eskaintza aurkeztu dute. Guztira, 4.000 plaza baino gehiago izanen dira, 2.285 Erdi Mailako Zikloetan eta 2.130 Goi Mailako ikasketak biltzen dituzten 114 zikloetan, horietariko 6 eguneratu direlarik. Ikasketa horietan izena emateko epea maiatzaren 6tik 10era bitartean zabalduko da Erdi eta Goi Mailako zikloetan, eta maiatzaren 27tik 31ra Oinarrizko Lanbide Heziketan. Ikasketa horiek egin nahi dituztenek gainera, zein ikasketa egin aukeratzen laguntzeko, NORA izeneko tresna erabili ahal izango dute.

Solana kontseilariak nabarmendu duenez, “sektore bakoitzak, eta duela bi urtetik hona, Nafarroako eskualde bakoitzak dituen eskaerei erantzuna egokia emateko egokitzapen eta be rrikuntza etengabeari erantzuten dio Lanbide Heziketak”. Era berean, “Nafarroarentzat estrategikoa da hainbat alorretan profesional onak edukitzea, ezagutza gaurkotuarekin eta ikasten duten bitartean, sektore jakin hori ezagutu dutenak. Alegia, lanerako prest egonen diren gazteak”, gehitu du.

Bide horretan 2019-20 ikasturteari begira, sei ziklo eguneratu dira eskaerari erantzuna eman ahal izateko: Lizarrako LHIn, Erdi Mailako “Instalazio eletrikoak eta automatikoak” zikloa eskainiko da; Iruñeko Maria Ana Sanz ikastetxean Erdi Mailako “Sareak eta informatika sistemak” zikloa euskaraz; Iruñeko Arte Eskolak Goi Mailako “Ilustrazioa” zikloa, eta Tafallako LHIn Goi Mailako “Fabrikazio mekanikoko ekoizpena eta programazioa” eskainiko da.

Heziketa Dualari dagokioenan Tuterako ETI LHIn Erdi Mailako “Mantenu elektromaknetikoa” eta Goi Mailako “Logistika eta Garraioa” zikloa eskainiko dira. Gainera, San Adriango EGA BHIk Erdi Mailako “Mantenu elektromaknetikoa” eskainiko du; eta Iruñeko Donapea BHI eta Virgen del Camino BHIn ibilgailuen elektromekanika zikloak hasiko dira. Gainera sektore zehatzei bultzada emateko helburuz Sakanan eta Baztanen ziklo zehatzak eskainiko dira. Hala Altsasuko Sakana LHIn Goi Mailako “Fabrikazio mekanikoko ekoizpena eta programazioa” eskainiko da Heziketa Dualean; eta Elizondoko Lanbide Eskolan “Landa ostatuen kudeaketa” zikloa eskainiko da.

Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak gogorazi duen moduan, Heziketa Dualak ikastetxean egindako ikasketak enpresak hartutako esperentziarekin uztartzen ditu, “eredu honen helburua da enpresek eta ikastetxeek euren arteko harremanak estutzea, indarrak batuz eta ikasleen lan txertaketa maila igoz”.

NORA: Ikasketak aukeratzeko gida

Hezkuntza eskaintza zabala dela jakinik eta Lanbide Hezkuntzak dituen adar profesionalak ezagututa Hezkuntza Departamentuak gamifikatutako tresna berria aurkeztu du “Nora: Lanbide Heziketaren bidea topatu ezazu”. “Lanbide Heziketaren basoan ez galtzeko tresna da: kanpotik zikloak, adarrak, hainbat irteera... ikusten dira Lanbide Heziketaren basoan, eta irteera topatzea ez da erraza” azaldu du Solana kontseilariak.

NORAren bitartez, jolas baten jasotzen dira ikasleen ahalmen eta ezaugarriak, eta amaieran bide bat, ziklo bat eskaintzen da, hala ikasleek, familiek zein ikastetxeetako orientatzaileek “brujula bat izango dute erabakian laguntzeko”, gehitu du kontseilariak.

Tresna, datozen egunotan, Hezkuntza Departamentuaren webgunean erabili ahal izango da.

LH datuetan

Gaur egun Nafarroako Lanbide Heziketak ia 11.500 ikasle (11.487) ditu erdi mailako edo goi mailako 114 zikloetako bat ikasten, ikasketa horiek eskaintzen dituzten 27 ikastetxeetan. Horiei, Online edo Lanbide Heziketa erdipresentzialaren bidez ikasten duten 1.238 ikasleak gehitu behar zaizkie eta Heziketa Dualean dauden 641 ikasleak.

Nafarroako Foru Erkidegoak Oinarrizko Lanbide Heziketako 17 ziklo ditu, 39 Erdi Mailakoak eta 58 Goi Mailakoak. Gainera, LH Bereziko 14 kurrikulu ditu. Eskaintzen diren 114 zikloetatik 20 une honetan euskaraz eskaintzen dira, 8 Goi Mailakoak eta 12 Erdi Mailakoak. “Iaz 4 ziklo berri abiatu ziren, eta orain beste bat abiatuko da Iruñako Maria Ana Sanz ikastetxean. 2019-20 ikasturtean erdi mailako zikloen %11 euskaraz eskainiko da”, azaldu du Pérez Elorzak.

Gainera, enpresekin, entitateekin eta ekoizpen sektore guztietako erakundeekin 9.500 hitzarmen sinatu dira, zeinen bitartez ikasleek enpresetan praktikak egin ditzaketen, edo eta berrikuntza eta metologia proiektuetan parte hartzen den, ikasle eta irakasleen kanpoko egonaldiekin batera. Hitzarmen guztien artean, 390ek posible egiten dute enpresak Hezkuntza Dualean parte hartzea. Eredu honetan 183 enpresek parte hartzen dute eta bertan praktikak egiten dituzte 322 ikaslek.

Interesa duten pertsonek Nafarroan eskaintzen diren ziklo, gradu eta ikastetxe guztien informazioa Hezkuntzaren webguneko Lanbide Heziketako atalean aurki dezake.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!