Tabako erretzaile zirenen %35 tratamendua jaso eta urtebetera ez dira berriro erretzen hasi

Euskalerria Irratia 2019ko api. 3a, 08:22

Botikak finantzatzen ditu Nafarroak erretzeari uzteko laguntza gisa. 2018an 6.000 herritar izan ziren nolabaiteko tratamendua jasotzen. 

734.000 euroko inbertsioa egin zuen iaz gobernuak tabakismoari aurre egiteko kanpainan. Botika zerbitzua finantzatu egin die erretzeari utzi nahi dioten herritarrei laguntza eskaintzeko. 6.139 herritarrek hartu dute parte halako laguntzaren batean eta %35ak lortu du urtebeteren ondoren erretzen berriro ez hastea. Oraindik ere tabakoaren kontsumoa eta sortzen duen kearen harnasketak arazo larria izaten segitzen duela ohartarazi dute Osasun Departamentutik: "Birika minbizien %82 ertsiki lotuta daude tabakismoarekin, bihotzeko miokardio arazoak ere tabakoarekin zerikusia izan dute kasuen %27an eta %21eko erlazioa izan du iktus kasuekin. Ekidin daitezkeen gaixotasunak dira tabakoak eragindako horiek. Erretzaile direnen artean %50 heriotza goiztiarra izanen dute tabakoaren erruz eta bataz beste hamar urte gutxiagoko bizia izanen dute. 

Tabakoaren kontsumoa datuetan

Nafarroan 2017an egindako Inkesta Sozial eta Bizi Baldintzen ingurukoaren arabera 15 urtetik gorakoen %19,4ak egunero erretzen du: 35-44 urte artekoak dira egunero erretzen dutenen gehiengoa (25,9) eta baita 45-54 urte artekoak ere (%28,5). Uste da Nafarroan 121.600 direla erretzen duten herritarrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!