Sorgin-ehiza aztertuko dute topaketa batzuen bidez

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 18a, 12:39

Sorginak, kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeriaz mintzatuko dira ostiralean hasi eta igandera arte izanen diren topaketetan. Sorgin-Ehizaren historiari buruzko I. Topaketa feminista izanen da zehazki.

Sorgin edo belagileak. Atsoak ere deitu izan diete. Baina, nortzuk ziren hil zituzten sorgin haiek? Zein itxura zuten? Zergatik akabatu zituzten? Erantzuna baduten galderak dira, eta erantzun horien hausnarketa eginen dute asteburuan antolatutako topaketetan. Sorginak, kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeriaz mintzatuko dira ostiralean hasi eta igandera arte izanen diren topaketetan. Sorgin-Ehizaren historiari buruzko I. Topaketa feminista izanen da zehazki.

Zertaz ari gara sorgin-ehizaz ari garenean? Non izan ziren sorgin-ehiza horiek? Gaur egun, ematen da halakorik? Horren inguruan mintzatuko dira hain zuzen ere adituak diren ikerlariak. Topaketa hauen antolatzaileen artean dugu Katakrak liburudenda, Traficante de Sueños eta Silvia Federici. 

Hain zuzen, Silvia Federiciren hitzaldiarekin ekinen diote topaketari ostiralean eta larunbatean mahai inguruak eta lantaldeak sortuko dira. Igandean txangoa eginen dute, Zugarramurdi eta Sarako leizeetara. Hausnarketak egin eta jakintza konpartituko dute. Baina ez dute topaketa batzuetan geratzea nahi. Haratago ere iritsi nahiko lukete: "Mundu mailako sorgin-ehizak izan direnez, mugimendu bat sortzea da asmoa eta topaketetatik haratago iritsi ote gaitezkeen jakin nahi dugu". 

Martxoaren 22tik 24ra Sorgin-ehizaren historiari buruzko lehen topaketa feministak eginen dituzte. Informazio guztia aurki daiteke interneten memoriadelasbrujas.net orrialdean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!