Emakumeak gehiago emantzipatzen dira, diru-sarrera gutxiago izan arren

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 5a, 08:24

EmanZipa programako ia 600 eskaera onartu dira; etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren modalitateetako bat da.

Emakumeak gehiago emantzipatzen dira, diru-sarrera gutxiago izan arren. Ondorio horretara iritsi dira EmanZipa programa funtzionamenduan den lehen bi hilabeteak igaro ondoren; hain zuzen ere, Nafarroan etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren bi modalitatetako bat da, abenduaren 26ko 28/2018 Lege onartu berrian jasotzen dena.

Lehen bi hilabeteetan, EmanZiparen 687 eskaera jaso dira guztira; hau da, 1990 eta 1996 urte artean jaiotako gazteei emantzipatzen laguntzeko modalitatean. Dagoeneko 530 eskaera onartu dira, eta soilik 43 geratzen dira izapidetzeko (gainerakoak baliogabeak edo ezeztapenak dira). Horietatik 364 eskaera, %63,5, emakumeenak dira eta gainerako 209 gizonenak.

Era berean, emakumeak gizonak baino gehiago emantzipatzen dira, nahiz eta diru-sarrera baxuagoak izan: batez beste 12.965,88 euro 2017ko PFEZen arabera; gizonen batez bestekoa 14.010,70 eurokoa da. Hilabetean etxebizitzaren truke 497,67 euroko errenta ordaintzen dute emakumeek eta batez beste 514,65 euro gizonek, ondorengo estekan ikus daitekeen moduan.

DaVid programan 81 eskaeratatik 55 onartu dira

DaVid programari dagokionean, 55 eskaera onartu dira guztira aurkeztutako 81 eskaeratatik. Kasu honetan, modalitatearen hartzaileak diru-sarrera urriko familiak dira, Nasuvinsak kudeatutako babestutako etxebizitzen eskatzaileen erroldan aurretik izena emanda egon behar dutenak.

Etxebizitzaren eskubide subjektiboaren laguntza berrien intesari erreparatuta, fede ematen dute emanzipa@navarra.es edo davidvivienda@navarra.es laguntza-helbideetan informazioa eskatzeko jasotako 1.800 posta elektroniko baino gehiagok.

Nabarmendu behar da bi programa edo modalitateetan, EmanZipa eta DaVid, eskaerarekin batera ez dela inolako dokumentaziorik aurkeztu behar, eta telematikoki egiten dela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!