Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuan egin dituen zortzi hilabeteotan ez da urratsik egin euskal presoen egoeran. Hala salatu du Sarek. Presoen %84 espetxealdi hasieratik lehen graduan daude- Beste preso batzuen egoerarekin alderatuta, ez du zerikusirik, izan ere, Espainiako presoen %2 baino ez dago lehen graduan. Elkarteak adierazi duenez, orain arte presoek egindako gradu-aldaketa eskaeretatik soilik hiru onartu dituzte, eta atzera bota dituzte beste 69, gehienei, 43ri ez diete erantzuna eman oraindik.
Datuek adierazten dute egoera
>211 preso daude Espainiako Espetxean. |
>2019an 14 preso ziren 2.graduan, azken egunetan 20 gehiago dira. |
>19 dira gaixorik dauden presoak, horietatik 12 daude 1. Gradua. Gehienak 600 kilometro baino gehiagora urrunduta |
>Zigorraren 3/4ak beteak dituzte 84 presok, horietatik, 52 daude lehen graduan. |
>2 urte baino gutxiago geratzen zaie espetxean 22 presori, horietatik 16 lehen graduan daude. |
>5 urte baino gutxiago falta zaie zigorra betetzeko 75 presori, horietatik 51 daude lehen graduan. |
Xabi Sagardoi presoaren kasua jarri du adibide Jaione Karrera bere abokatuak. 2013an atxilotu zuten hura, Segiko kide izatea egotzita. Sorian dago preso. Ez diote inoiz zigorrik jarri, 17 meritu ohar egin dizkiote eta espetxean lanean ari da garbiketetan laguntzen. Duela gutxi espetxeko zuzendaritzak hirugarren gradua ezartzeko eskatu zuen. Baina ez dute erantzunik jaso. Sagardoi apirilaren 6an geratuko da libre zigorra beteta. "Trikimailuak erabiltzen ari dira dagokiona ez emateko", salatu du.
Hauteskundeei begira jarrita, alderdiei eskatu diete espetxe politika krudel honen amaierarako proposamenak jaso ditzatela.