Tuteran abiatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 140 lagunek bete dute Erriberako hiriburuko Musika Eskolako aretoa. Haien aurrean aritu dira Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre. Maialen Belarrak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Tuterako Argia Ikastolarekin, 2019ko Nafarroa Oinez-ekin eta Nafarroako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du saioa, eta Tuterako Udalaren laguntza ere jaso du.
Saio puntugarriaren ostean, Saats Karasatorrek eskuratu du puntu gehien (253,5), eta hortaz, martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Alazne Untxalo, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Joana Ziganda eta Mikel Lasarte. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 24tatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Saats Karasatorre Martinez |
253,5 |
Bihar izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Urdazubiko Kultur Etxean, 17:30ean. Han ariko dira Julio Soto, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman, Ainhoa Larretxearen aginduetara.