Maiatzaren 26ko foru eta kontzeju hauteskundeak antolatuko dituen batzordea sortu da

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 6a, 19:31

Apirilaren 2an deseginen da Nafarroako Parlamentua. Maiatzaren 10etik 24ra eginen da hauteskunde kanpaina.

Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatuko dituen batzordea sortu du Nafarroako Gobernuak. Hauteskundeak maiatzaren 26an izango dira, udal-hauteskundeekin eta Europako Parlamenturako hauteskundeekin batera.

Hauteskunde-egutegia

Emango diren urrats nagusien eta maiatzaren 26ko emaitzen berri herritarrei emate aldera, Nafarroako Gobernuak 2019ko hauteskundeei buruzko web orria aktibatu du.

Gaurko akordioarekin hauteskunde-prozesua abian da, eta egutegia ondorengoa izango da:

- apirilak 2, Parlamentua desegitea eta hauteskundeen deialdia egitea.

- apirilak 17-22, hautagaien aurkezpena.

- apirilak 24, behin-behineko hautagaien argitalpena.

- apirilak 29, hautagaitzen jakinarazpena.

- apirilak 30, behin betiko hautagaitzen argitalpena.

- maiatzak 10-24, hauteskunde-kanpaina.

- maiatzak 26, hauteskunde-eguna.

Partaideak eta funtzioak

Batzordearen buru Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont, izango da, eta bertako partaideak lan horietan zuzenago inplikaturiko unitate organikoetako arduradunak izango dira; zehazki, honako hauek: Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Edurne Eginoa; Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikokoa, Mikel Sagues; Toki Administraziokoa, Xabi Lasa; Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendaria, Pello Pellejero; Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko idazkari nagusia, Olga Artozqui; eta ondoren Hauteskunde Bulegoaren koordinatzaile izendatuko den pertsona, idazkari bezala arituko dena.

Organoaren helburua izango da hauteskundeak antolatzea, prozesu konplexuak baitira, garatzeko “organo ezberdinen eta haien baliabide naturalen eta pertsonalen parte-hartzea, lankidetza eta koordinazioa” behar izateagatik. Hartutako akordioan, halaber, sortzen diren premien arabera, batzordearen bileretan kide berriak sartzeko aukera jasotzen da.

Horrez gain, batzorde horren mende, Hauteskunde Bulegoa izeneko lan-taldea sortuko da. Horko kideak organo honetan ordezkatutako zuzendaritza nagusien zerbitzura dauden edo beste unitate batzuetako langileen artean izendatuko dira, eta koordinatzaile batek koordinatuko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!