Iturrondon politika aktibo eta pasibo guztiak eskaintzen dira, langabeentzat eta okupatuentzat zein enpresentzat: lan-aktibazioa, orientazio espezializatua, ekintzailetza, enpresen agentzia, prestakuntza, lan-esperientziaren egiaztapena eta gaitasun pertsonalen eta profesionalen inguruko tailerra; jarduera horiek guztiak Nafar Lansarek (NL) ematen ditu. Halaber, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituen estatuko prestazioak eta subsidioak eskaintzen dira. Gerardo Gutierrez zuzendari nagusia ekitaldiaren burukide izan da.
Gainera, Iturrondon, baliabide berria sortu da, Lan Gunea, hall nagusian kokatua. Bertan, NLko teknikariek laguntza eskainiko die langabeei beren autonomia eta alfabetizazio digitala sustatzeko enplegua bilatzeko prozesuetan.
Lehendakariaren hitzak
Barkos Lehendakariak nabarmendu du berritze-lan horri esker, Nafarroan ”enplegu-bulegoaren eredu berria, europarra eta berritzailea” ezarri ahal izan dela, izapideetan oinarritutako “langabezia-bulegoaren” ideiatik aldentzeko, “enplegu-agentziaren” espazioa indartze aldera, herritarrek lor ditzaketen prestazio ekonomikoetara jotzeko eta lan-aktibaziorako zerbitzuak eskaintzeko.
Ikusi argazki oina informazioaren bukaeran. ()
”Alegia, autonomia sustatzeko, lan-aktibaziorako eta arreta pertsonalizaturako lekua, pertsonak eta enpresak oinarri izanda”, esan du. Lehendakariak azpimarratu du eraikin berean enplegu-zerbitzu guztiak hartzen dituen lehen bulegoa dela komunitate autonomo batean. Eredua aurtengo bigarren seihilekoan, Altsasura zabalduko dute, bertan agentzia berria prestatzen ari baitira. Modu horretan, honen guztiaren helburua da gainerako agentziak egokitzea, Tuteratik hasita.
Barkosek NLk sustatutako eredua defendatu da, sortu eta handik 20 urtera beharrezkoa baita lan-merkatuaren errealitatera egokitzea. Errealitate horren ezaugarriak honako hauek dira: ”lan-trantsizio ugari, behin-behinekotasuna, digitalizazioa eta gaitasunak etengabe eguneratu beharra”.
Era berean, aldaketa hau NLk legegintzaldi honetan esperimentatutako modernizazioan kokatu du: ”Aldaketa aurrekontuaren kudeaketaren aldetik, herritarrei eskaintzen zaien arretaren aldetik, enpresen eskura zuzenean jarritako baliabideen aldetik edo erakundea barrutik indartzearen aldetik, hornidura informatiko hobeen bitartez”. ”Gobernuak zerbitzu publikoak indartzeko egindako apustua da”, adierazi du, eta horren adibide bat da orientazio eta informazio zerbitzuek 2018an %11 pertsona gehiago artatu dituztela, nahiz eta langabeziak behera egin.
Ekitaldian izan dira, beste agintari batzuen artean, Gobernuaren ordezkari Nafarroan dena, Jose Luis Arasti; Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Miguel Laparra; Enplegu Zerbitzuaren zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández; EEZPko Erakundeen Harremanetako eta Asistentzia Juridikoko zuzendariorde nagusia, M. Antonia Agudo; EEZPko zuzendari probintziala, Mª Ángeles Montes; eta Burlatako alkatea, Txema Noval.