Aitor Etxarte: "Hezkuntza etorkizunean hobea izan dadin ebaluazioa ikasleetatik haratago ere egin behar da"

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 22a, 12:33

Aitor Etxarte izan da parlamentuko hezkuntza batzordean 2017-2018ko Eskola Kontseiluko txostena aurkezten.

Hezkuntza sistema kalitate handikoa dela berretsi du gaur Aitor Etxarte Eskola Kontseiluko presidenteak. 2017-2018 ikasturteko txostena, 380 orrialdekoa, aurkeztu du gaur parlamentuan.  

Emaitzei begira jarrita, hobetu egiten dira urtez urte. Hartara, eskola ikasketak amaitzen dituzte ikasle ia guztiek Nafarroan; gutxiengoa da behar baino lehenago eskolak uzten dituena. Lehen Hezkuntza amaitzen dute %97k, Bigarren Hezkuntza %93k eta Batxilergoa %90ek. Ikasleen artean zailtasun nabarienak: matematikak eta ingelesa izaten segitzen dute. Baliabideei dagokienez ere 2009. urtetik handitu egin da inbertsioa hezkuntzan. 2017-2018ko Eskola Kontseiluak egindako txostena aurkeztu du gaur parlamentuan Aitor Etxarte Eskola Kontseiluko presidenteak. 

Arlo bat bereziki nabarmendu nahi izan du Etxartek: "Hezkuntzak hobera egin dezan, beharrezkoa da arlo gehiagori ebaluazioa egitea". Hala esan du ikasleei bezala irakasleek ere pasa beharko luketela ebaluazioa eta beste arloak ere ikuskatu daitezkeela uste du. Horiek eginen balira errazagoa litzateke jakitea zein aldaketa egin behar diren sistema hobetze aldera. 

UPN eta PSN kexu hezkuntza departamentuaren jarrerarekin

UPN oso kritiko azaldu da Eskola Kontseiluaren txostenarekin. Uste du Alberto Catalanek agerian utzi duena aniztasunari ez zaiola behar besteko arretarik eskaintzen. Departamentuak porrot egin duela uste du eta legealdia galdutzat eman du. Alderdi sozialistarentzat ere alderdikoiki jokatzen ari da departamentuaren jarrera eta gero eta gutxiago inbertitzen du jantokietan eta garraioan, adibidez.

Gainerakoak bat datoz esanez ebaluazio sistema zabaldu egin beharko litzatekeela esanez eta ikasleak ebaluatzeaz gainera beste arlo asko ere balioztatu beharko liratekeela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!