1.200 gidarik eman dute positibo Foru Poliziaren droga kontroletan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 21a, 08:50

Foruzaingoak 2018an 4.058 froga egin zituen eta 1.259 salaketa jarri zituen alkohol tasa edo beste droga batean positobo emateagatik. 

Marihuana edo hachisa topatu dute froga egin dietenen artean %58ren artean; anfetaminak edo metanfetaminak %43ren artean. Guztira 4.058 gidariri egin zieten froga 2018an eta 1.259ri zigorra ezarri zieten. Auto istripuan hildakoen artean %40k alkohola, drogaren bat edota botikak hartuta zihoan. Hiru faktore horiek dira arriskua eragiten dutena gidatzerao unean. Urteotan kasu egin zaie drogei baina ez horrenbeste jendeak hartzen dituen botikei. Gero eta arrisku handiagoa sor dezaketela ohartarzi dute: "Droga eta alkoholaren kontsumoa baino ez da zigortzen gidatzen ari zarenean baina, botika kontsumo handia egiten denean gidartzerako garaian arriskua eragin dezake eta hori ere kontrolatu beharko litzateke. Kasu gutxi dira epaitegietara iristen direnak baina halako bidea egiten dutenak nabarmenak dira", azaldu du Antonio Garcia Malumbresek, Nafarroako Gobernuko Segurtasun alorreko arduradunak. 

Botiken kontsumoak ere errepide-arrisku larria dakar

Gero eta jende gehiagok hartzen ditu depresioaren kontrako pilulak, ansiolitikoak, lo hartzeko botikak eta halakoak. Horiek eragin zuzena dute eguneroko bizitzan eta arrisku bilaka daitezke errepidean. Dena dela egun ez da erraza izaten botikak hartuta doan pertsonaren errealitatea antzematea eta oraindik ez dago araudirik hori zehazten duenik. Medikuen txostenak beharko lirateke erabilgarri kasu horietan. Gero eta gehiago dira auto istripuak dituztenak botikak hartzearen erruz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!