Gizonez bakarrik osatuta daude Nafarroako 44 herritako udal-taldeak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 16a, 07:51

Mertxe Leránoz, NABIko zuzendaria;Pello Pellejero, komunikazioko zuzendari nagusia;Pablo Azcona, Udal eta kontzejuetako presidnetea;Ana Ollo, kontseilaria.

'Emakumeak politikan. Ikusgaitasunaren erronka' izeneko topaketetan geratu da agerian errealitate hori: politikan oraindik gehinak gizonak direla. 

Emakumezkoak ikusarazi behar dira baita politikan ere. Horixe da beste erronketako bat. Izan ere Nafarroako 44 herritako udal-taldeak bakarrik gizonezkoez osatuak daude. Nafarroako Berdintasun Institutuak, Herritarrekiko Arreta eta Parte Hartze Zerbitzuak eta Nafarroako Herri eta Kontzejuen Federazioak antolatutako 'Emakumeak Politikan. Ikusgaitasunaren erronka' izeneko jardunaldietan agerian geratu da lan handia dagoela egiteko berdintasun arloan baita politikan ere. 

Miren Gutierrez kazetariak gidatu du ponentzia. Besteak beste nabarmendu dituenen artean emakumeak izaten dituen oztopoak dira: 2fokoa jartzen da gehiago haien janzkeran egiten dituzten proposamenetan edo ideietan baino". Zerrendak egiterako garaian ere ez zaie gizonezkoei bezainbesteko garrantziarekin tratatzen, gaineratu du. "Egunerokoan, Interneten ere emakumea ikusezin bilakatzen da, askotan, komunikabideen erruz", esan du. Hain zuzen ere, informazio iturrietan bakarrik %22a dator emakumeengandik. Emakumeen berdintasuna lortu dadin baita politikan ere "kuota batzuk ezarri beharko lirateke emakumeek arlo publikoan zein pribatuan ikusgarritasuna izan dezaten". 

Nafarroako Berdintasun Institutuko (NABI) zuzendaria ere izan da ponentzia horretan, Mertxe Leranoz. Berak zenbait zailtasunen berri eman du: "Emakumeek ez dituzte erreferenteak aurkitzen politikagintzan, hautsi egin behar da ideia faltsu batekin: emakumeak ez daudela nahikoa prestaturik dioena, edota, proposamenak azaltzerakoan gizonezkoak hartzen direla gehiago kontuan". Nafarroako Parlamentuan esaterako, nahikoa parekatua dago gizonezkoen eta emakumeen artean: "Dena dela batzordeetan nabaria da zenbait gaitan emakumeak direla nagusi eta beste zenbaitetan ordea, gizonak". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!