20 galdera preso egotea zer den ulertzen saiatzeko

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 28a, 13:12

Arantza Santestebanek bi urte eta erdi eman zuen kartzela barruan eta sei urte osorik Miren Zabaletak. Haiekin izan gara Sarek Sarasate Pasealekuan jarri duen ziega barruan.

‘Orain Presoak’ dinamikaren barruan Sare Herritarrak proposamen berri bat luzatu dio jendarte osoari: gaur eta bihar Iruñeko Sarasate pasealekuan Nafarroako Parlamentuaren aurrean jarritako ziega bisitatzea.

“Begirada bat barrutik” izeneko ekimena da. Bi egunez, 8 metroko ziega bat egonen da Sarasate Pasealekuan. Ohe bat, mahai eta aulki bana… Bi egun hauetan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30etara ostiralean, eta 10:00etatik eguerdiko 13:30etara larunbatean, 30 herritar, bakoitza 30 minutuz, ziegaren barrualdean egotera gonbidatu dituzte. Alderdi, sindikatu eta hainbat talde eragileetako ordezkariak, kazetariak, abeslariak, marrazkilariak… eta, oro har, herritarrak pasatzen ari dira hortik.

Lehen bisita Euskalerria Irratiarena izan da. Hantxe elkarriketatu ditugu Arantza Santesteban eta Miren Zabaleta. Ondoren Anabel Arraiza aktorea eta telebistako aurkezleak gutuna idatzi dio preso dagoen beste senitarteko bati eta jarraian Maider Ansa abeslaria aritu da. Datozen oruduotan hurrenez hurren handik igaroko dira Julio Soto bertsolaria, Hutsun taldeko txalapartariak, Diario de Noticiaseko zuzendaria Joseba Santamaria, Gara – Naizeko  Martxelo Diaz,  Berriako Joxerra Senar, Ahotsa.infoko Angel Llamas “Pitu” eta LAB, ELA, Hiru, Steilas, EH Bildu, Salhaketa, Etxerat eta Sortuko ordezkariak, besteak beste.  

Honen helburua da euskal preso nafarren giza eskubideen urraketak gizarteratzea, gatazkaren konponbidearen beharra azpimarratzea, gatazkaren ondorioz zabalik dauden zauriak ixteko ahalegina egitea bakearn eraikuntzan, gizarte aktibazioaren garrantziaz ohartaraztea eta urtarrilaren 12an Denak Bilbo/Baiona eginen diren mobilizazioetara herritarrak deitzea.  

Hasiera ekitaldia  11.30ean egin da. Joseba Azkarragak eta Anabel Arraizak irakurri dute Sare Herritarrak kolektiboaren mezua eta ondoren Maider Ansak abestu du Ruper Ordorikaren kanta bat.

12.00etan ETAren Terroriskmoaren Biktimen Elkarteak deituta 150 pertsona inguru bildu dira Parlamentuaren aldamenean egia, duintasuna, memoria eta justizia aldarrikatzeko.

Arantza Santesteban Perez (Iruñea, 1979)

Historian lizentziatua (EHU, 2011) eta Bartzelonan zinema dokumentalean diplomaduna. Mugimendu Feministako kidea. Ezker Abertzaleko kide izanik 2007an atxilotu zuten Batasuneko beste 22 kiderekin batera eta bi urte eta erdi eman zituen kartzelan, Zueran, Zaragozan.

 “Badira gauza asko kartzelaz azaltzen oso zailak direnak. Ez da beste espazio bat. Kartzela bada espazio isolatua, zerikusi handirik ez duena kaleko kodeekin. Baditu beste logika batzuk, eta batez ere baditu eragin batzuk oso fisikoak, gorputzari eta adimenari oso lotuak daudenak. Menderatze sistema bat da”.

 

 

Miren Zabaleta Telleria (Iruñea 1981)

 

Abokatua. 2009ko urrian atxilotua, beste 9 kiderekin batera, Batasuna birsortze lanean ibili izana leporatuta. Bateragune izenez ezaguna den auzi honetan sei urteko kartzela zigorra jarri zioten. Zigorra oso-osorik betea, 2015ean atera zen Valladolideko presondegitik.     

 “Marjinaltasun kuotak izugarri handitu dira. Gizakien nolabaiteko zabortegiak dira espetxeak. Badago esaera bat preso arruntek asko erabiltzen dutena eta egia biribila dena: espetxeak bizirik dagoen jendearen hilerriak dira. Emakumeen kasuan, are gehiago. Hilerrian sartu eta giltza botatzen dute.”

 

20 galdera preso egotea zer den ulertzen saiatzeko

Nolakoa da ziegan esnatzea?

Nolakoak dira kartzelazainen begiradak?

Nolakoa da kartzelan dutxatzea, edo hiliekoa izatea?

Nolakoak dira ziega eta patioa?

Nolakoa da janaria?

Nolakoa da arropa?

Nolakoak dira kartzelakideak?

Nolakoak dira beste presokiko harremanak?

Nolakoak dira eguberriak?

Nolakoa da musika kartzelan?

Nolakoa da ariketa fisikoa?

Nolakoak dira ametsak?

Nolakoak dira liburuak?

Nolakoak dira gaixoaldiak?

Nolakoak dira bisitak?

Nolakoa da sexua?

Nolakoa da kanpotik iristen den  informazioa?

Erlazionatuak

Orain presoak, begirada bat barrutik

Euskalerria Irratia 2018 abe 28 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!