Pobrezia larriak 4.700 eta 17.800 pertsona bitartean egin du behera Nafarroan, iturri ofizialen arabera

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 18a, 19:09
Argazkia: Ezkerretik eskuinera, Patxi Tuñón, Laparra lehendakariordea eta Antidio Martínez de Lizarrondo, Nafarroako pobrezia eta desberdintasun sozialari buruzko II. Txostenaren aurkezpenean.

Foru Komunitateak zuen 2017an Estatuko bizi-kalitateari buruzko indizerik onena, urte horretakoak baitira Espainiako batezbestekoarekiko alderik handienak

Nafarroako Foru Komunitateko 2016ko pobrezia larriaren tasak, Bizi-Baldintzei buruzko Inkesta (BBI) erreferentziatzat harturik, 6.400 pertsona ingurutan egin zuen behera 2015eko datuen aldean, % 8,4tik % 7,4ra igaro zelarik. Kontuan izan behar da portzentaje hori Espainiako pobrezia larriaren tasa (%10,2) baino 3 puntu txikiagoa dela.

Ildo berean, atalase ainguratuaren arabera kalkulaturiko pobrezia larriaren tasari so eginik, Nafarroa da autonomia-erkidego guztietako portzentajerik baxunea duena, Estatu osokoa baino 10 puntu txikiagoa. 2015etik 2016ra, joera positiboa izan zen, tasan izandako jaitsiera 2 puntutik gorakoa izan baitzen, % 7,8tik % 5,5era, hots, 17.800 pertsona ingurukoa. Nafarroako Biztanleen Errentari buruzko Estatistika iturritzat hartuz, jaitsiera 4.700 pertsona ingurukoa izan da, % 16,4tik % 15,7ra igaro delarik.

Puntu honetan, argi utzi behar da horiek direla ezagutzera eman diren azken datu ofizialak, izan ere, Espainiako pobreziari buruzko datuak bi urteko atzerapenarekin argitaratu ohi dira.

Hauexek dira Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Errealitate Sozialaren Behatokiko eta Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioko zuzendari nagusi Patxi Tuñónek eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko zuzendari Antidio Martínez de Lizarrondok gaur goizean prentsaurrean aurkeztu duten azterlanaren ondorio nagusietako batzuk. Errealitate Sozialaren Behatokiak bi urtez behin landu ohi duen Nafarroako pobrezia eta desberdintasun sozialari buruzko II. Txostena da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!