'Ordain eta aitorpen pertsonalaren adierazpena' eman diete 36ko biktimei

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 18a, 08:11

Orain arte egin den bosgarrena, 2011ko abenduaren 15ekoaren (orduan 69agiri eman ziren), 2014ko martxoaren 21ekoaren (30), 2015eko maiatzaren 29koaren (60) eta2017ko martxoaren 24koaren (64) ondoren; oraingo honetan Nafarroako Fusilatuen etaDesagertuen Familien Elkarteko (AFFNA) 31 kideri eman zaie agiria, guztiak Gerra Zibilean etadiktaduran indarkeria eta jazarpena jasan zituzten herritarren ondorengoak.

Nafarroako Parlamentuan Ordain eta Aitorpen Pertsonalaren Adierazpena emateko ekitaldia eginda gaur arratsaldean, orain arte egin den bosgarrena, 2011ko abenduaren 15ekoaren (orduan 69agiri eman ziren), 2014ko martxoaren 21ekoaren (30), 2015eko maiatzaren 29koaren (60) eta2017ko martxoaren 24koaren (64) ondoren; oraingo honetan Nafarroako Fusilatuen etaDesagertuen Familien Elkarteko (AFFNA) 31 kideri eman zaie agiria, guztiak Gerra Zibilean etadiktaduran indarkeria eta jazarpena jasan zituzten herritarren ondorengoak.

Unai Hualdek eman dio hasiera Memoria Historikoari buruzko Legearen babesean egindakoospakizunari, eta «herrialde honen historiako azken ehun urteak argitzeko» beharra azpimarratudu, «zortzi hamarkada behar izan baititu duela 70 urte sinatutako Giza Eskubideen Adierazpenabetetzeko”.

Nafarroan adiskidetzearen bide luzean eman diren « urrats irmoak » azpimarratu ostean,Lehendakariordeak denen artean « frankismoaren heriotz-agiria idazteko » deia luzatu du, etahorretarako derrigorrezkotzat jo du « egiarako eskubidea eraginkortzea, justiziarekin etaordainarekin batera » etorriko dena. « Gaur egun oraindik ere bizitza publiko eta politikoan iraganalurperatu nahi duten pertsonaiekin egiten dugu topo, zauriak berrirekiz historia idatzi nahidutenekin. Baina benetako demokrazia ahazten ez duen demokrazia da, horregatik gaude gaurhemen eta horregatik dago gurekin Estatuko Justizia Idazkaria ».

Hualdek, halaber, arrazoi ideologiko eta politikoengatik euren ondasun guztiak kendu etaerbesteratuak eta umiliatuak izan ziren milaka pertsona horiek oroitarazi nahi izan ditu, «errepresio eta sarraski sistematiko » haren biktimak. Hori dela eta, Nafarroako FusilatuenSenitartekoen Elkarteari eskerrak eman dizkio «gizarte honen osasun demokratikoa hein handibatean haien lan nekaezinari zor baitzaio. Gerra genozidioa eta gerra ostea mendekua izan zirenarren, barkamen bat besterik ez baituzue eskatzen, egindakoaren aitortza bat eta ardurenonarpena. Eskerrik asko zuen borrokagatik».

Jokin de Carlos, AFFNAko lehendakaria, pozik agertu da beste behin ere Parlamentuak ekitaldihonen antolakuntzan izan duen inplikazioagatik, “ordain ekitaldi honek iragana berreraikitzekobalio baitu. Errepresioa jasan zuten guztiak, eta bereziki 31 hauek oroitzera etorri gara gaurkoan,berriz ere bihotzetik pasa ditzagun. Honako erreparazio eta ordain adierazpenekin, 300 familiainguru dira lagundu ditugunak. Dokumentu hau paper bat besterik ez den arren, guresenitartekoak injustuki erailak izan zirela erakusten duen dokumentu ofiziala da. Guk guresenitartekoen zor diegun borrokan jarraituko dugu, genozidio eta ideologia hau zuritzen saiatzendirenen aurka”.

Manuel Jesús Dolz Lagok, Estatuko Justizia Idazkariak, Giza Eskubideak aipatu ditu “EstatukoGobernuaren eta Justizia Ministerioaren jarduera ardatz nagusitzat”, eta oroitarazi du ekaineanMemoria Historikorako Zuzendaritza Nagusi bat sortu zela, zeinaren helburua den “Diktaduran etaGerra Zibilean desagertutakoen bilaketa sustatzea. 3000 areketan sakabanatutako 114.226biktima daudela kalkulatzen da, eta gizarte demokratiko batek ezin du beste alde baterabegiratzen jarraitu”.

Dolzek aipamen berezia egin die emakumeei, generoa dela eta “errepresio zehatz bat” jasanbaitzuten eta ez baitira dokumentuetan agertzen. Azkenik, “balio demokratikoak indartzearenbeharra” azpimarratu du, “egun bizi dugun albiste faltsuen mundu honetan historia eta memoriabeharrezkoak dira”.

Uxue Barkosek, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, “ordaina eta aitortza” bezalako hitzeneduki eta indarra azpimarratu du, “hitz hauek gaur zentzua hartzen baitute, urteetan zeharisiltasunean eta erakundeen ahazturan egon baitira. Gobernu honek zor historiko hori kitatu nahiizan du Memoria Historikoa aldaketarako politiken ardatzetako bat bihurtuz, eta horren erakusle,Nafarroa gai honetan aitzindari bihurtu da. Zuei zor genizuen”.

Uxue Barkos 36ko biktimen senitartekoei zuzendu zaie, eskerrak emanez “injustiziaren,ahanzturaren eta memoria ezaren” aurka egin dituzten ekimen guztietan zabaltzen duten“elkarbizitza” mezuaren atzean dagoen “eskuzabaltasunagatik". “Zuen mezuak beti egia bilatzekohelburua izan du, gorrototik urruti, eta eraikitzailea izan da”.

“Frankismoak biktimak erantzule egin nahi izan zituen isiltasunaren eta beldurraren bidez, etaTrantsizioko isiltasun instituzionalak ere biktima hauen sufrimenduan eragina” izan zuela adieraziondoren, Gobernuko Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren konpromisoa adierazi du “biktimenalde lan egin nahi duten elkarte eta erakundeekin elkarlanean lan egiteko. Hemendik gurebesarkada eta aitortza adierazten diogu AFFNA36 elkarteari eta frankismoko errepresaliatuguztiei. Mila esker”.

Jarraian, familien ordezkari batzuk, Benita Vallés, María Pilar Marco, Juan José Paredes etaIgnacio Autor, oholtzara igo eta beren senideei buruz mintzatu dira. AFFNAren lana goraipatudute “erokeria hura ez ahazteko” egiten duen lanagatik.

Ordezkariok beren testigantza eman ondoren, Unai Hualde Parlamentuko lehenlehendakariordeak, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Manuel Jesús DolzLago Estatuko Justizia Idazkariak eta Jokin de Carlos AFNAko lehendakariak agiriak banatudizkiete Gerra Zibilean eta ondoren izan zen diktaduran errepresaliatuak izandako 31 pertsonensenideei.

Ospakizunari amaiera emateko, Edurne Zarok aurreskua dantzatu du, eta lore eskaintza egin da2015eko urtarrilaren 12tik Parlamentuan “1936ko matxinada militarraren ondorioz eraildakoNafarroako hautetsi guztien omenez” ezarrita dagoen plakaren ondoan. Plaka hori 2013koazaroaren 14an onetsitako Errekonozimendua eta Ordain Morala Emateko Foru Legearenaginduz jarri zen, eta 2016ko apirilean atarira aldatu zen.

Musikan lagundu duen hirukotea Leyre García Zúñigak (ahotsa), Mikel Cano Berryk (kitarra) etaCarmen Sánchez Salvadorrek (bibolina) osatu dute.

Ekitaldian honako hauek izan dira, besteak beste: Maiorga Ramírez, lehen idazkaria; MaribelGarcía Malo, bigarren idazkaria; Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarakokontseilaria; Álvaro Baraibar, Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari; Javier Eneriz,Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa; Eduardo Santos, Diputatua; Iñaki Bernal, Senataria;José Luis Arasti, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako idazkari nagusia; Javier Esparza(UPN parlamentutaldea), Koldo Martínez, Virginia Alemán (Geroa Bai parlamentu-taldea),Bakartxo Ruiz, Dabid Anaut (EH Bildu parlamentu taldea), Laura Pérez, Tere Sáez, (Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai parlamentu-taldea), María Chivite, Inma Jurío (PSN parlamentu-taldea),José Miguel Nuin eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkartea),Alfredo Irujo, Nafarroako Kontseiluko lehendakaria eta Pablo Azcona, NUKFko lehendakaria.

Ordain moralerako agiri horiek abenduaren 26ko 52/2007 Legearen 4. artikuluko 1. zenbakianxedatzen denari jarraikiz egin da, “zeinaren bidez Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edoindarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen diren, eta haien aldeko neurriakezartzen diren”.

Memoria Historikoari buruzko Legearen artikulu horren arabera, “Gerra Zibilean eta diktaduranaurreko artikuluetan aipatutako ebazpenen ondorioak pairatu zituztenek birgaitze etaerrekonozimendu pertsonaleko Aitorpena lortzeko eskubidea dutela onartzen da. Eskubide horiguztiz bateragarria da aurreko arauetan kaltea ordaintzeko onartutako gainerako eskubide etaneurriekin, baita auzitegian aurrera eraman litezkeen ekintzak gauzatzearekin ere”.

Honako hauek dira omendutako pertsonak:

Hilario Baigorri Ayegui, Ricardo Baigorri Ayegui, Manuel Bermejo Apesteguía, Ubaldo Diest Villa,Juan Pío Fraguas Arellano, José María Goñi Villanueva, Manuel Goñi Villanueva, Valentín GoñiVillanueva, Laureano Guerra Bernarte, Víctor Ibáñez Sesma, Anastasio Lacasta Garasa, ValentínLacasta Garasa, Eustaquio Lacasta Janices, José Lacasta Janices, Mateo Leuza Corera, PerfectoLeuza Legorburu, Félix Leuza Legorburu, Ignacio López Lázaro, Victoriano López Lázaro, LiborioMarco Miguéliz, Pedro Blas Martínez Jiménez, Ignacio Moreno Martínez, Lucas Ortega Expósito,Eusebio Pérez Aznar, Francisco Pérez Molina, María Concepción Pérez Molina, Andrés RubioVallés, Gerónimo Ruiz Lara, Joaquín José Sesma, Guillorme, Remigio Yoldi García, VicenteZozaya Belio.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!