Bost Gurutze Ohoratu kendu dituzte gobernuaren eraikinetatik

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 20a, 13:10

Karlos IIII. Etorbideko eraikinetik kendu dira horietako lau eta beste bat Ogasunaren egoitzatik. 

Francisco Franco diktadorearen bereizgarria izan da gurutze ereinozduna eta Nafarroari bideratu zitzaizkion 1937an. Ordutik zenbait eraikin publikotan izan dira Nafarroako ikurrekin batera. Aldaketaren gobernua horiek erretiratzen ari da Memoria Historikoaren Legea betetzeko eta frankismoari inolako gorazarrerik ez egiteko toki publikoetan.

Nafarroako Gobernuak Memoriaren Institutuaren eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailaren bitartez San Fernandoren Gurutze Ohoratua kendu du Ogasuneko bulegoetan eta Nafarroako Jauregien Bilera Aretoan zeuden Nafarroako bost armarrietatik.

Nafarroako Gobernuak erregimen frankistaren sinboloak kendu eta ordeztu ditu, memoriari buruzko politika publikoekin aurrera egin eta Sinboloei eta Memoria Historikoari buruzko Foru Legeak betetze aldera. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin eta tokiko hainbat erakunderekin batera, programa bat abiarazi zuen 2016an, espazio publikoa demokratizatzeko eta indarkeria gogoratzen eta goraipatzen duten sinboloak kentzeko helburuarekin.

Gurutze Ohoratuak Francisco Francok Nafarroari 1937an emandako intsigniak dira, 1936ko kolpe militarra boluntarioko babestu zuten nafarrei omenaldia egin eta esker ona emateko. Gurutze horiek Bilera Aretoaren egurrezko kasetoiduran eta Ogasuneko eta Finantza Politikako eraikinaren beiratean zeuden jarrita.

Beiratea eta kasetoidura

Artisau beiragile batek Ogasuneko Eraikinaren leiho batean dagoen beiratean aldaketak egin eta gurutzearen piezak aldatu dizkio. Bestalde, zaharberritze-lanetan espezializatuta dagoen enpresa batek Bilera Aretoko izkina bakoitza dekoratzen zuten armarriez aparte jarrita zegoen gurutzearen egurrezko piezak kendu ditu, eta kasetoiduraren pusketa horiek zaharberritu ditu. Foru Gobernua asteazkenero biltzen da Bilera Areto horretan, asteroko bilera egiteko

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!