LEP lan eskaintza publikoa egiteko proposamena aurkeztu die gaur Nafarroako Gobernuak sindikatuei, Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean, 2018rako. Onartzen bada, 751 postu eskainiko ditu gobernuak.
Hezkuntzan, 326 lanpostu
Hezkuntza departamentuak 326 lanpostu zehaztu ditu.
- Irakaslerirako 169 lanpostu (71 euskaraz eta 98 gazteleraz).
- Bigarren hezkuntzarako 88 irakasle lanpostu (32 euskaraz eta 56 gazteleraz).
- Lanbide hezkuntzarako 59 irakasle lanpostu (9 euskaraz eta 50 gazteleraz).
- Hizkuntz Eskolarako 10 (3 euskaraz eta 7 erderetan)
Euskaraz 115 lanpostu eskaintzea proposatu du (%35,2); gazteleraz, berriz, 211 (%64,8).
Osasun arloan, 236 lanpostu
Osasunbidak 233 lanpostu proposatu ditu eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, 3. Honela banatu dituzte:
- 56 mediku espezialista.
- Bestelako 37 mediku (12 euskarazko profilarekin).
- 90 osasun diplomatu (28 euskarazko profilarekin).
- 10 osasun teknikari.
- 30 osasun laguntzaile.
- 10 laguntzaile.
- 2 erizain espezializatu.
- Kimiko 1.
Bestelako, 189 lanpostu
Sistema informatikoetako langileria osatzeko lanpostuak dira horietako batzuk. 24 teknikari ofizial, erdi mailako graduko 11 teknikari eta goi mailako 6 teknikari.
Foruzaingorako 14 inspektore, 24 ikuskariorde eta 31 foruzain. 38 suhiltzaile lanpostu ere proposatu dituzte.
Gainontzeko lanpostuak honakoak dira:
- Lanbide heziketarako erdi mailako 18 teknikari lanpostu.
- 8 osasun kudeaketa teknikari lanpostu.
- 7 arkitekto tekniko.
- 6 errepide zaintzaile lanpostu.
- Ogasuneko 5 kudeatzaile ikertzaile laguntzaile.
- Administrazio publikoko 5 teknikari lanpostu.
- Lehen mailako 5 ofizial postu.
- 5 basozain lanpostu.
- 3 liburuzain.
- 3 gerontologia zaintzaile.