Eusko Ikaskuntza kongresua egiten ari da Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 26a, 09:52

Eusko Ikaskuntzako 18. Kongresua, Iruñean.

Eusko Ikaskuntzaren 18. Kongresua izaten ari da. Euskal Herriko zenbait hiritan gai desberdinen inguruko hausnarketak egiten ari dira. Gaur, Civicanen daude.

Globalizazioa zabaldu eta gure gizartea gero eta konplexuagoa agertzen den honetan, egoera berriari aurre egiteko elkarren arteko konfiantza faltaz hitz egiten dute batzuek, eta herritartasunaren oinarriak non egon daitezkeen, edo balio partekaturik ba ote dugun aipatzen dute. Gai hauen inguruan agian gehiegi pentsatu gabe erabiltzen diren kontzeptuek eztabaida sakonetan murgiltzen gaituzte: aniztasuna, bizikidetza, kohesioa...

Horiek izango ditugu, hain zuzen ere, hausnarketa gai, beste elementu batzuei ere loturik. Hezkuntzak, komunikabideek, ingurune digitalak eta kulturak zer paper jokatzen duten komunitatearen kohesioan, izaera kritikoaren sustapenean, bilgune espazioen eraikuntzan aztertuko ditugu.

Adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bide orriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen liburu zuria aurkeztuko dugu.

EGITARAUA

9:00 - 9:30 Dokumentazioaren banaketa

9:30 - 9:45 Saioaren irekiera

Joseba ASIRON. Iruñako Alkatea
Iñaki DORRONSORO. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
Ana OLLO. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria

9:45 - 10:15

Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak

Aurkezpena: Ibilbidea eta emaitzak

Julen ZABALO, Beatriz AKIZU

10:15 - 10:45

Gizarte ireki eta anitz batean, zer nahi du esan eta zeren menpe dago “gizarte kohesioa”? (es)

Salvador CARDÚS. Universidad Autónoma de Barcelona

10:45 - 11:15

Nola kohesionatu komunitate ezberdinez osatutako lurraldea? (es) 

David THUNDER. Instituto de Cultura y Sociedad, Universidad de Navarra

11:15 - 11:45

Begiradak osatzen (eu)

Txoli MATEOS. Euskal Herriko Unibertsitatea

11:45 - 12:15

Atsedenaldia

12:15 - 13:00

Talde-lana: azpimarratzeko gaiak eta galderak

13:00 - 13:45

Hizlariekin solasean

Moderatzailea: Iker IRAOLA. Euskal Herriko Unibertsitatea

13:45 - 15:15

Bazkaria

15:15 - 15:30

Komunikabideak eta kohesioa

Aurkezpena: Ibilbideak eta emaitzak

Josu AMEZAGA, Beatriz AKIZU

15:30 - 16:00

Gure sistema kultural-komunikatiboaren atzerapena eta desdoikuntza marko digitalean: euskal identitate eraiketa baterako erronkak (es)

Ramón ZALLO. Euskal Herriko Unibertsitatea

16:00 - 16:30

Informazioa, esku zintzoetan dagoen eskubide publikoa edo errealitatearen faltsutzaileak direnetan (es)

Mirentxu PURROY. Kazetaria

16:30 - 17:00

Euskal Diaspora, kidetasun partekatuaren adibide? (eu)

Argitxu CAMUS. Euskararen Erakunde Publikoa, EEP

17:00 - 17:30

Hizlariekin solasean (eu/es)

Moderatzailea: Bea NARBAIZA. Euskal Herriko Unibertsitatea

17:30 - 18:30

Mahai-ingurua: Komunikazioz ere egiten da Euskal Herria? (eu)

Moderatzailea: Josu AMEZAGA. Euskal Herriko Unibertsitatea

Parte-hartzaileak:

  • Argitxu CAMUS. EEP
  • Andoni ARANBURU. EITB
  • Ana OREGI. Eusko Legebiltzarra
  • Txema MAULEÓN. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialeko Saila

18:30 - 18:45

Saioaren amaiera

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!