UPNko Javier Esparza gogor aritu da, kritiko. Esparzaren arabera, gobernua ez da nafar guztientzat gobernatzen ari, eta "eusko txiringitoak sortzea" leporatu dio. Egoera ekonomiko ona halabeharraen gauza da, alegia, "goranzko ziklo ekonomiko on bat" baliatu delako, inertziaz jokatu delako. Benetako drama eta arduragabekeria etorkizunerako politikak ez direla egiten ari". Hitzaldiaren onena, hauxe izan da Esparzarentzat: "Barkosen azken hitzaldia izanen da presidente modura".
Alderdi sozialistaren txanda iritsi da gero. Maria Txibitek esan du, autokonplazentziazko diskurtsoa egin duela lehendakariak. Eta autokritikari ez du egin. Ez ditu aipatu esaterako, Davalorren krisia, Enplegu Planaren ezina, kontziliazio neurriak edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ahaztu ditu … "Gobernu soziala baino gobernu identitarioa dela esan du PSNko idazkari nagusiak. Eta ezkerreko gobernuko eta sozialagoa izanen denaren liderra izateko anbizioa duela ere adierazi du. Horretarako, keinu egin die Podemosi eta Ezkerrari. Uste du gobernu honen garaia amaitu dela.
Alderdi popularrak, aurreikusi zitekeen bezala, nazionalismoa eta identitatea haizatu ditu. "Existitzen ez den Nafarroa marraztu duela, irudimenean baino ez dagoen Nafarroa bat. Nafarroa ez da hain nafarra duela hiru urte.
Ñabardurak gaineratu dituzte laukoek
Gobernua babesten duten taldeen txanda iritsi da oposizioaren ondotik. Geroa Bairentzat hitzaldi errealista egin du Barkosek. Diferenteen arteko akordioak erdietsiz lortu delako nafar guztientzako baliabideak eta neurriak bideratzea. Ahalik eta babes gehien biltzen ahalegindu behar dira legealdiaren amaieran, eta PSNri erreferentzia zuzena egin ez badio ere, aldaketarekin bat egin dezaketen alderdiez aritu da Koldo Martinez.
Bat egin du hitzaldiaren gehiengoarekin EH Bilduk ere. Ñabardura batzuk ere badirela uste du, baina, oro har, aldaketaren oinarrietako batzuk ezarri direla dio Bakartxo Ruizek. Nafarroa berri bat eraiki dela esan du, sozialagoa eta demokratikoagoa.
Podemos-Orain Baik uste du autokritika egitea falta izan zaiola. Ordaindu behar izan den zorra eta horrek eragin duela besteak beste baliabide sozialetarako onuragarria litzatekeen dirua ez inbertitzea.
Barkosen erreplikaren aurretik, azken txanda izan du Izquierda-Ezkerrak. Argi utzi du Barkosek datuak esku artean izanda hobea dela nafarren egoera orain.