Egoki 2, aldaketa klimatikoaz ohartarazteko

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 10a, 13:31

Aldaketa klimatikoaren aurrean zenbaterainoko zaurgarritasuna duten herriek aztertzea izanen da Egoki 2 ekimenaren xedeetako bat. Eta ekimen horrekin bat egin dute lau herri nafarrek: Tafallak, Argedasek, Azkoienek eta Atarrabiak eta beste bi herri arabarrek: Asparrenak eta Burleguk.

Aldaketa klimatikoaren aurrean zenbaterainoko zaurgarritasuna duten herriek aztertzea izanen da Egoki 2 ekimenaren xedeetako bat. Eta ekimen horrekin bat egin dute lau herri nafarrek: Tafallak, Argedasek, Azkoienek eta Atarrabiak eta beste bi herri arabarrek: Asparrenak eta Burleguk.

Proiektuak jarriko dituzte martxan aldaketa klimatikoak zer nolako eragina duen euren herrietan aztertu eta jendeak arazo horren aurrean hausnarketa egiteko. Herri horiekin batera Gobernua, Lursarea eta Eusko Jaurlaritzako IHOBE ingurumen kudeaketarako enpresa publikoa. NELS Sareak Egoki 1 egitasmoan garatutako gida bat izanen dute bidelagun. 

Argedasen oinezkoentzako ibilbideak sortuko dituzte: sarbidea emanen dute bide horien bidez espazio publikoetara, balio kulturaletako tokietara edota naturguneetara. Azkoienen plan bat garatuko dute Alde Zaharra eraldatzeko, kontuan hartuz espazio publikoen hobetzea eta gizartearen dinamizazioa ahalbidetzea. Tafallan jada baduten natur ondarearekin lotura izanen duen baso perimetral bat eratuko dute eta horrek era berean lotura izanen du Nafarroako Azpiegitura Berdeen Sarearekin. Azkenik, Atarrabian espazio berdeak sortuko dituzte oinezkoen espazioetan. Jendeak aldaketa klimatikoaren ondorioak zein izan daitezkeen ohartaraztea ere bilatzen ari dira egitasmo honekin.

Proiektu berria da aldaketa klimatikoari aurre egin nahian, eta beste datu bat ere jaso dugu: Nafarroako herrien %85 daudela aldaketa klimatikoari aurre egiteko sareren batean parte hartzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!