Bereizgarri izateko, 'Arras Baztan'

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 5a, 07:43

Marka honek baztandarren nortasuna barne bildu eta herritarrak elkarganatzeko tresna izateko jaio da. Baztango Udalak sustatutako lurralde proiektua da. Bertako eragile ekonomiko, kultural eta gizarte eragileekin batera sortutako nortasun marka.

Baztango Udalak sustatutako lurralde proiektua da. Bertako eragile ekonomiko, kultural eta gizarte
eragileekin batera sortutako nortasun marka. Marka honek baztandarren nortasuna barne bildu eta herritarrak elkarganatzeko tresna izateko jaio da. Ahaztu gabe lurralde-identitateak eta lurralde-marken eraikuntza kolektiboak onurak dakartzala bai gizarte arlora, bai ekoizpen arlora, bai eta komunitatera berera ere.
Eskualdeko garapen integralean modu sakon eta atzeraezinean eragingo duen egitasmo honek helburu
zehatz hauek ditu:

− Lurraldean diharduten hainbat sektoretako pertsonen eta eragileen arteko elkarlana bulkatzea
− Barne indar guneak eta sinergiak ezagutzera ematea
− Herritarren dinamika soziala, ekonomikoa eta kulturala piztea
− Lurraldea mugen barnean eta kanpoan nortasun berezia duen eskualde baten gisara sustatzea

Materiaz gaindiko ondaretik sortua

Baztango Udalak sustatuta eta Europar Batasunaren FEADER/LGENF fondoen eta Nafarroako
Gobernuaren finantzazioari esker prozesu sakon eta parte-hartzailea gauzatu da bailaran, haren
irudiaren eraikuntza kolektiboa sustatzen duten teknikak erabiliz. Helburua izanik bertako aktibo ukigarriak eta ukiezinak identifikatzea, hau da, aspektu bereizgarriak bermatzen dizkiotenak, Ondare Immaterialaren kudeaketaren eta etikaren ikuspuntutik gauzatu da prozesua.

Bide honetan emandako lehen pausua Baztango Ondare Immaterialaren bilketaren hustuketa eta
azterketa izan da, iruditeria kolektiboari men egiten dioten ezaugarri nagusiak identifikatu ahal izateko.
Horrezaz gain eragile zein herritarren ekarpenak ezinbestekoak izan dira Baztango kontaera guztiak
ezaugarritu ahal izateko. Gauzatutako prozesu parte-hartzailean 6 lan saio gauzatu dira, focus group
edo eztabaida taldeen teknikaren bitartez, baita elkarrizketa pertsonalak ere. Orotara Baztango herri,
adin eta profil sozioekonomiko guztietako 60 lagunek egin dute euren ekarpena. Iturri hauetatik edan du eta edanen du Baztan markak. Proiektu honek 2014-2020 Landa Garapenaren programatik, aipatutako diru iturri horietatik 23.631,30€ko diru-laguntza jaso du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!