Emakumeak kirol-eremuan ikusarazteko, jarduerak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 3a, 07:39
Emakumea kirol-eremuan ikusarazteko jarduerak eginen dituzte. Arg: ehbildu.eus

Kanpaina hau bereziki Nafarroako komunikabideei zuzenduta dago, eta emakumeek hainbat kiroletan izandako lorpen eta merituak aintzat hartuta, haien irudi objektiboa eta ez-estereotipatua ematea eta sustatzea du xede. 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, emakumeak kirol-eremuan ikusarazi eta ezagutzera emateko zenbait ekintza aurkeztu ditu. Kirola eta Emakumea Planaren barruan burutuko diren sei jardueretako bat da, barne hartzen dituena kirol-hastapena, prestakuntza eta berdintasunerako baliabideak, diru-laguntzak eta pizgarriak, ikusgaitasuna eta komunikazioa, kirol-erakundeetan jardutea, eta kirolean dauden estereotipoak eta jarrera diskriminatzaileak ezabatzea.

Kanpaina hau bereziki Nafarroako komunikabideei zuzenduta dago, eta emakumeek hainbat kiroletan izandako lorpen eta merituak aintzat hartuta, haien irudi objektiboa eta ez-estereotipatua ematea eta sustatzea du xede. Kirol-eremuarekin nabarmenki konprometituta dauden emakumeak ikusarazi eta gizartearentzat orokorrean eta gazteriarentzat bereziki erreferenteak sortu nahi dira. Komunikazioko Zuzendari Nagusiak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak batera finantzatu dute kanpaina, 50.000 euro eta 30.000 eurorekin hurrenez hurren. Kanpaina horretarako 80.000 euro baliatuko dira beraz, 2018ko amaierara arte ekintza ezberdinak burutzeko irrati-telebistan eta prentsan.

Aurrera eramango diren ekintzak jada adostu dira komunikabideekin: Navarra Televisión telebistak kirol-modalitate ezberdinetako 11 partidu emango ditu. Irrati-etxeek —Cadena Ser, Onda Cero, Cope, Euskalerria Irratia eta Xorroxin Irratia—beren kirol-programazioaren barruan emakumezkoen kirolari eskainitako saio bereziak izango dituzte.

Idatzizko prentsari dagokionez, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariekin hitz egingo da, astelehenetan orrialde bat utz dezaten emakumeek kirolean lortutako emaitzei buruz informatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!