Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak aurkez daitezke

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 3a, 07:35
2015ean hil osteko urrezko saria Jose Maria Jimeno Juriori eman zioten.

Abuztuaren 29an zabaldu zen Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak aurkezteko epea, eta urriaren 15ean amaituko da. Instituzio, erakunde, elkarte eta pertsona fisiko nahiz juridikoek aurkez ditzakete hautagaitzak.

Abuztuaren 29an zabaldu zen Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak aurkezteko epea, eta urriaren 15ean amaituko da. Instituzio, erakunde, elkarte eta pertsona fisiko nahiz juridikoek aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari nagusirako hautagaitzak. Aurten, lehen aldiz, herritarrek hartuko dute parte saria ematen.

Jakina denez, Nafarroako Urrezko Domina gizartea hobetzen, balio demokratikoak finkatzen eta Foru Komunitatea atzerrian ezagutarazten lan nabarmena egin duten pertsona, instituzio, erakunde eta taldeei ematen zaie.

Hautagaitzak aurkezteko deialdiaren arabera, alde batera utziko dira pertsonek edo erakundeek saria beren buruarentzat edo legez ordezkatzen dituzten erakundeentzat eskatzeko aurkezten dituzten hautagaitzak.

Epaimahaia eta balioespen-irizpideak

Epaimahai batek balioetsiko ditu hautagaitzak. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo izango da epaimahaiburua; eta alor eta erakunde hauetako zuzendaritza nagusien arduradunak, berriz, epaimahaikideak: Industria, Energia eta Berrikuntza; Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokia; Aurrekontua; Lehendakaritza eta Gobernu Irekia; Erakundeekiko Komunikazioa eta Harremanak; Hezkuntza; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua; Kultura - Vianako Printzea Erakundea; eta Ingurumena eta Lurraldearen Antolamendua.

Epaimahaiak gehienez hiru hautagaitza aukeratuko ditu, nagusiki irizpide hauek kontuan hartuta: herritarrek horrela hartutako ereduzko jokaera pertsonal edo kolektiboa izatea; gizartearen balio demokratikoak sustatzea; herritarren onurarako elkartasuna eta lanaren aldeko ekintzak bultzatzea; beren jardueraren barruan (kulturala, enpresakoa, soziala, etab.) gizarte solidarioagoa eta bidezkoagoa osatzeko ibilbidea izatea; emakumeek gizarteari egindako ekarpenak onartzen dituen genero-berdintasuna bultzatzea; hezkuntza, osasuna, ingurumena eta aurrerabide soziala sustatzea; eta Nafarroaren irudia kanpoan bultzatzea.

Epaimahaiak Foru Gobernuari helaraziko dizkio aukeratutako hautagaitzak. Nafarroako Lehendakariak haietako bat aukeratuko du, eta hari saria ematea onartuko, domina jasoko duena ados badago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!