Nafarroako Gobernuak, 2018-2019 ikasturterako, etxeko hezkuntza-arretako programaren laguntza-deialdia banan-banako ebaluazio-erregimenean izapidetzeko baimena ematen duen erabakia hartu du gaurko bilkuran; horretarako, gehienez 70.000 euro jarriko ditu. Plana derrigorrezko hezkuntzako ikasleentzat da; hau da, medikuaren aginduz etxean eriondo denbora luzez egon behar dutenentzat. Era horretan, funts publikoekin babestutako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei emango die hezkuntza-laguntza.
Laguntzen deialdia egun gutxi barru egingo da; laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 21 egun natural baino gehiagoz edo hilabetetik beherako aldizkako bajak (gutxienez 6 egun jarraitukoak, gutxienez 6 hilabeteko denboraldian) eskatzen dituzten eritasun kronikoak medio ikastetxera joan ezin duten ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek.
Programaren funtsezko helburuak honako hauek dira: eri dagoen ikaslearen banako hezkuntza-arreta bermatzea, haren irakaskuntza eta ikaskuntzaren jarraipena ziurtatu eta, era horretan, egoera hori dela-eta gerta daitekeen eskola-desfasea saihestearren; ikasleari bere prestakuntzarekin jarraitzeko beharrezko bitartekoak eta instrumentuak ematea eta ikastetxearekiko deskonexioa prebenitzea; gerta daitekeen isolamendua ere prebenitzea, hezkuntza-komunitatearekin parte hartzeko giroa sortuaz.
2017-2018 ikasturtean, guztira 45 ikaslek jaso zuten hezkuntza-arreta: Lehen Hezkuntzako 15 ikaslek (10 mutil eta 5 neska) eta Bigarren Hezkuntzako 30 ikaslek (14 mutil eta 16 neska). Hizkuntza-ereduen arabera, 10 D eredukoak ziren (euskara) eta 35 A eredukoak (gaztelera euskara irakasgai bezala izanik) eta G eredukoak (gaztelera).
Datorren ikasturteari begira, Hezkuntza Departamentuak ikasleen arreta aldatuko da, irakasleen kontratazio-zerrendatan izena emandakoak ardura daitezen ikasle horietaz.