Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesarekin. Euskararen Legearen zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dira eta ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak ere bai.
Roldan Jimenok zabalduko ditu jardunaldiak. Legeak eragindakoa urteotan aztertuko du berak. 1973tik 2017ko aldaketa izan zeneko tarteaz mintzatuko da.Goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko ordu biak arte izanen dira jardunaldiak. Iñigo Urrutia zonifikazioaren eraginaz ariko da, Valentziako unibertsitateko irakasle bat ere izanen da euren hizkuntzaren esperientzia emateko eta kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok ere hartuko du hitza aurrera begira jartzeko eta lege berriaren proposamena azaltzeko. Bukatzeko, mahai ingurua osatuko dute Reyes Ilintxetaren gidaritzapean: Koldo Kolomo, Ivan Jimenez, Julen Urbiola eta Iñigo Orella izanen dira. Jardunaldia irailaren 29an izanen da, Iruñean. Sarrera doakoa da baina komeni da aurretik izen ematea.
09:00-09:10 |
Aurkezpena eta ongi etorria |
|
09:10-09:40 |
Euskararen legedia Nafarroan: 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketaraHitzaldia |
|
09:40-10:10 |
Euskararen garapenerako marko juridiko berri baten beharrazHitzaldia |
|
10:10-10:40 |
Nafarroako egoera soziolinguistikoa, zonifikazioaren ikuspegitikHitzaldia |
|
10:40-11:10 |
"La Llei d’ús i ensenyament del valencià 35 anys després. Ara, cap a la igualtat lingüística"Hitzaldia |
|
11:10-11:40 |
Atsedenaldia |
|
11:40-12:10 |
Aldaketarako lege-proposamenaHitzaldia |
|
12:15-13:45 |
Gaur egungo Euskararen Legeko gabezi juridikoak eta lege berri batek zabal ditzakeen aukerak arloz arloMahai ingurua, Reyes Ilintxeta kazetariak moderatzaile lanak egiten. |
|
13:45-14:00 |
Ondorioak |
|