Egiten diren ikerketa lanen berri izatea eta horien garrantziaz ohartaraztea izanen da Ikerketa Biribila izeneko egitasmoaren xede. Kanpaina baten bidez ezagutarazi nahi dituzte ehunka lagun egiten ari direntesi eta ikerketa lanak. Horietako bat da Julen Sanz. Tesiak egiteko zein ikerketa lanetan aritzeko beken garrantziaz hitz egin du: "Orduak eta orduak ematen ditugu ikerketa lanetan eta horretarako ezinbestekoa da beka bat izatea. Horrez gain, gure lanak gizartean ere onura izaten du eta hortaz, denok ateratzen gara garaile". Elikagaiak aztertzen ditu Sanzek. Bere ikerketa lanean aztertu nahi du jakietan dauden mikro-organismo batzuek zer nola jokatzen duten guregan.
Hezkuntza Departamentuak aurkeztu du Ikerketa Biribila kanpaina. Sare sozialetan zabalduko dituzte ikertzaile horien testigantzak. Hiru hizkuntzatan ari dira lanean. Azken 30 urteotan 600 doktoretza tesi finantzatu dira. Horien bidez lortu da zientziaren garapena Nafarroan. Tesiak egiten dituztenen artean, gehienak emakumeak dira eta beraiek eramaten dute ikerketara bideratzen diren laguntzen %70.