Bi jardueren ezaugarriei buruzko xehetasunak azaldu dizkie Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gainerako kontseilariei gaurko Gobernu-bileran.
Aurreikusitako jardueren bidez bereziki eraikinen irisgarritasuna (igogailuak jartzea, eragozpenak kentzea) eta inguratzaile termikoa hobetu nahi dira. Inbertsioek bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute, energia aldetik ere aurrezteaz gain, faktura energetikoa murriztuaz eta, behar izanez gero, eskasia energetikoa arinduaz.
Bizilekuak birsortzeko esku-hartze orokorreko proiektuen helburua da finkatutako hiriko hainbat atari, etxadi edo zona birgaitzea, modu koordinatuan eta aurrez programatuta, modu horretan atari soil baten eremua gaindituaz. Horrela, eraikuntzako eta arkitekturako baliabide homogeneoagoak eskaini nahi zaizkie (tratamendua, kalitateak eta amaierak) hiriko egituran lotura estua duten etxadiei edo zonei eta eskala-ekonomiak lortu, ikuspegi ekonomikotik (batera lizitatzeko aukera, kudeaketa-gastu gutxiago) nahiz ikuspegi administratibotik (denentzako espediente bat aurkezteko aukera, izapide bizkorragoa).
Esku-hartze orokorreko proiektuak onartzeko, proiektu arkitektonikoak aurkeztu beharko dira dagokion birgaitze-bulegoan eta behin-behineko kalifikazioaren eskaera (eta lorpena), horiek babesteko zaharberritzeko jarduera bezala.
Behin-behineko kalifikazioaren eskaera lau urteko epean egin beharko da esku-hartze orokorreko proiektua onartzen duen foru-aginduaren egunetik zenbatzen hasita. Lau urteko denboraldia beste lau urtez luzatu ahal izango da, erkidego onuradunak hala eskatuta.
Laguntza onenak, espedienteak izapidetzeko erraztasun handiena, esku-hartze orokorreko proiektuen onarpena kasu honetan bezala edo foru-laguntzak bateragarriak izatea IDAEk emandakoekin (Nafarroak, Asturiasko Printzerriarekin batera, hori lortu duen Komunitate bakarra izaten jarraitzen du), Nafarroan zaharberritzeko sektorea bultzatzen ari diren arrazoietariko batzuk dira.
2018ko lehen seihilekoan, 10.971.249 euroko diru-laguntzak onartu dira 703 espedientetako 2.926 etxebizitza zaharberritzeko, 31 milioi eurotik gorako inbertsioarekin; horrela, 2014an birgaitutako etxebizitzak hiru aldiz biderkatuko dira.