Etapa berriari ekin diote 0 eta 3 urte arteko haurrek

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 16a, 10:48

Haur eskolek ateak ireki dituzte gaur ikasturte berria hasteko asmoz. 0 eta 3 urte arteko neska-mutikoak lehen aldiz iritsi dira eskolara. 

Hello Buztintxuriko ateak zabalik izan dira gaur goizean. 0 eta 3 urteko haurrak iritsi dira bertara. Gehienak lehen aldiz. Ilusioz, urduri eta batez ere etapa berriari ekiteko prest zeuden denak. Negar batzuk ere bota dituzte baina berehala lasaitu dira jostailu eta lagun berrien alboan. 

Inoiz baino gehiago aniztasuna eskaintzen dute haur eskoletan. Alfredo Hoyuelos zuzendari gerenteak esan du 0 eta 3 urte arteko etapa "familiarra" dela guztiz. Alegia, haurrak hezitzaileekin daude eta euren gurasoekin ere egiten dituzte ekimenak. Lehen egunak "harrera egunak" izaten dira. Haur bakoitzaren erritmora egokitzen dira. Horretarako gela batzuk sortu dituzte senideekin egoteko zenbait momentutan. "Lehen egun hauetan gurasoei pazientzia eskatzen diegu eta konfiantza izan dezatela hezitzaileekin, profesionalak eurak baitira", esan du Ines zuzendariak. 

Joseba Asiron, Iruñeko alkatea eta Maider Beloki haur eskolen kudeaketaz arduratzen den zinegotzia izan dira lehen egunean. Haur eskolen kudeaketa "ona" egin dutela azpimarratu dute. Bi berrikuntzekin ekin zaio ikasturteari: Haurtzaro ikastetxe berria estreinatuz eta Hello Egunsenti itxita dute berritze-lanak direla-eta. Konpromiso sendoa dute haur eskolekin. Ikasturte berria haur eskoletan gaur abiatu da. Guztira hamabi dira Iruñeko Udalak kudeatzen dituenak. Horietatik, lauk euskaraz eskaintzen dituzte: Printzearen Harresi, Donibane, Izartegi eta Goiz Eder. Beste lau dira gaztelaniaz, Rotxapea, Mendebaldea,Haurtzaro eta Mendillorri. Eta gaztelaniaz zenbait ekimenekin ingelesez beste lau dira:Hello Buztintxuri, Hello Azpilagaina, Hello Egunsenti eta Jose Maria Huarte. Guztira 879 neska-mutil uizanen dira ikasturte berrian hair eskoletan eta oraindik 62 plaza libre daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!