Xanpu naturalak edo terrarium-diorama txiki bat sortzea, Gazteriaren Etxeko eskaintza

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 6a, 10:39

Ez da beharrezkoa lantegietan aldez aurretik izena ematea eta 19:30etik 21:00etara izango dira.

Xanpu naturalak egitea, terrarium-diorama txikia sortzea, indarkeriarik gabeko komunikazioari ekitea, swinga dantzatzea eta 2D argazkiak 3D bihurtzea dira Gaztediaren Etxeko bost proposamenak datorren asterako. Horrela jarraitzen du Hamaika plan programak, eta abuztu honetarako doako 22 jarduera proposatzen ditu guztira 14 urtetik gorakoentzat. Ez da beharrezkoa lantegietan aldez aurretik izena ematea, eta 19:30etik 21:00etara izango dira.

Abuztuaren 6an, astelehenarekin, 2D argazkiak 3D bihurtu lantegia izango da, 2D argazkia batean sakonera gehituta, argazki horren erliebe-xehetasun guztiak dituen 3D eredu bat bihurtzen ikasteko asmoz. Parte-hartzaile bakoitza bere argazkiez arituko da, eta Jesús Elorz (Zibergelako arduraduna eta industria ingeniari teknikoa) izango da irakaslea. Abuztuaren 7an, asteartearekin, Mundua dantzan zikloak swing-a Gaztediaren Etxera hurbilduko du, eta Nerea Bonito (aktorea, dantza eta antzerki irakaslea eta TDiferencia konpainiako taldekidea) izango da irakaslea. Swing-a Jazz mota bat da, Estatu Batuetan sortu zen 1920ko amaiera aldean eta era askotan dantza daiteke: lindy hopa, charlestona, balboa, bluesa edo klakea. Psikologiako bi lantegi expres izango dira, eta lehenengoa asteazkenean egingo da. Indarkeriarik gabeko komunikazioari buruzkoa izango da. Saioak honako helburu hauek izango ditu: norberaren ezagutza eta garapena erraztea eta ezaguera eta trebetasun praktikoak jasotzea komunikazioaren ikuspegi asertibo eta enpatiko baten bidez, norberarekiko zein elkarrekiko errukiorra eta aldi berean eraginkorra dena. Idoia Ángel izango da irakaslea, Gaztediaren Etxeko Psikologia Aholkularitzaren arduraduna.

Sendabelarrez eta almendrazko olioez egindako xanpua egitea izango da osteguneko jarduera; astea bukatzeko, aldiz, terrarium-diorama txiki bat sortzea proposatzen da. Maketa txiki bat egingo da landare baten etxea apaintzeko. Loreontzian paisaia edo diorama bat sortuko da; horretarako, hainbat material erabiliko dira, hala nola kartoia, harriak, hartxintxarrak edo goroldioa, eta jarriko den lurrerako zein landarerako lekua utziko da. Arte plastikoetan eta eskulturaren arte aplikatuen diseinuan goi-mailako teknikaria den Yeray Paz Gómez izango da irakaslea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!