Emakume izena hartu du parlamentuko aretoetako batek

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 20a, 08:17

Julia Alvarez Resano. Parlamentuko areto batek izen hori hartu du. Eskubide zibilen alde egindako lana goraipatu nahi dute eta 1936an jasan behar izan zuen jazarpena gogoan izan. Alesbesko emakumeari omenaldia egin diote modu horretan. 

Parlamentuan bilerak egiteko baliatzen den aretoak emakume izena izanen du: Julia Alvarez Resano (1903-1948). Alesbesko alaba, eskubide zibilen aldeko lana egin zuen. 1936an frankismoak jazarritako emakumea ere izan zen. Haren lana omentzeko eta gogoan izateko parlamentuak bere izena jarri dio areto bati. 

Alvarez Resano euskal irakasle, kazetari eta politikaria izan zen. Besteak beste, Espainiako lehen emakumezko gobernadore zibila. 

Zuzenbidea eta irakasle-ikasketak egin ondoren, jaioterrian andereño bilakatu zen. Hasieran Partido Republicano Radical Socialista eta gero PSOEeta UGTren kidea izan zen. Haren lan publikoan beti feminista eta antifaxista bezala agertu zen. Gerra aurreko ¡¡Trabajadores!! astekarian hezkuntzari buruzko saila idazten zuen. 1933an Kongresurako hauteskundetara Gipuzkoa eta Nafarroako zerrendetan aurkeztu zen 1935eanAmancio Muñoz de Zafra diputatua ezkondu zuen. Agrupación de Mujeres Antifascistas elkartean paper garrantzitsua jokatu zuen. 1936an Madrileko Frente Popularreko zerrendetan diputatu postua lortu zuen. 1937an Ciudad Realeko Gobernadore Zibileko kargua onartu zuen. Kargu hau utzi behar izan zuen bere senarra gaixotu zenean. Senarra hilda, 1937an, Frantzian erbesteratu zen. Han Espainiatik ihes egiten zuten errepublikanoak Ameriketara bidaltzeko lanetan lagundu zuen. Baina PSOE barruan komunista bezala ikusita zegoen eta poliki-poliki baztertua izan zen. 1944tik 1945ra Toulousen El Socialista aldizkariaren bertsio ez-ofiziala zuzendu zuen; bertan komunistekin elkarlana defenditu zuen. Arazo ekonomikoak zirela eta, azkenik Mexikora joan behar izan zuen. Ordurako gaixorik eta erabat etsituta zegoen intelektual nafarra eta, azkenik, 1948an, hil egin zen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!