Banatu taldeak enplegu sorrera "saritu" eta langabezia eragiten duena "astinduko" ditu

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 15a, 07:55

Banatu Taldeak ekimenak egiten ditu "lana banatzearen" garrantziaz ohartarazteko.

>Puntu berdea ezarriko dio 'Geltoki' egitasmoari eta puntu beltza berriz Nafarroako Enpresarien Elkarteari.
>Nafarrek inoiz baino aparteko lanordu gehien egiten ari dira: Estatuko datuek diote 6.415.700 aparteko ordu sartu dituzte astero.
>Arrea Elkarteari berriz, gizarte jasangarriago, berdinago eta bidezkoago bat sortze bidean egindako lana eskertuko diote. 

 

Gehiegizko aparteko lanorduak egiten dituzte nafarrek. Hala uste du Banatu taldeak. Horregatik 'Puntu Beltza' ezarriko diote Nafarroako Enpresarien Elkarteko egoitzari. Izan ere, aurten astero 6.415.700 aparteko lanordu egin dituzte lantokietan estatu osoan eta horietako askoren ordainetan, %44, ez dute deus ere jaso. "Lanordu horiek guztiak lanpostuak lirateke eta ahalbidetuko luke langabeziak behera egitea", uste du Banatu Taldeak. Nafarroaren kasuan 1,2 aparteko ordu egin dituzte hilero langieek, Espainiako erkidegoekin alderatuta tasarik handiena da hori: "1.800 lan kontratu egin ahalko lirateke aparteko ordu horiek ez balira eginen". 

'Puntu Berdea' ere jarriko du aurten Banatu Taldeak. Kasu honetan 'Geltoki' proiektuaren barruan Arrea Elkarteari emanen dio."Ikuspuntu agroekologikoa eta ekofeminista batetik ari dira lanean gizarte jasangarriagoa, berdinagoa eta bidezkoagoa sortu nahian", azaldu dute Banatu Taldekoek. 

Gaur emanen dituzte "sariak"

Arratsaldean eginen du Banatu Taldeak 2014tik egiten duen ekimena. Alde batetik, 18:30etan Nafarroako Enpresarien Elkartearen parean elkartuko dira protesta egiteko eta 'Puntu Beltza' saria banatzeko. Gero, 19:30etan Geltokira gerturatuko dira bertan 'Puntu Berdea' Arrea Elkarteari emateko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!