Landarteren bidez kultura 15 herritara gerturatuko dute

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 12a, 08:38

Bigarren edizio honetan 15 herrik parte hartu dute: Artaxoa, Eslaba, Aurizberri, Eugi, Ezkaroze, Galipientzu, Iguzkitza-Azketa, Mañeru, Monteagudo, Petilla de Aragon, Sartaguda, Sesma, Uharte Arakil, Orbaibar eta Zuñiga.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez antolatzen duen Landarte Nafarroako arte eta landartasun programak “Lurraren urratsak” izanen ditu ardatz. Lurra da, hain zuzen ere, Landarteren izaerari dagokion landartasun kontzeptua definitzen duten faktoreetako bat.

Bigarren edio honetan, 15 herrik parte hartu dute: Artaxoa, Eslaba, Aurizberri, Eugi, Ezkaroze, Galipientzu, Iguzkitza-Azketa, Mañeru, Monteagudo, Petilla de Aragon, Sartaguda, Sesma, Uharte Arakil, Orbaibar eta Zuñiga.

Iaz, landa eremuko kultura kudeaketari dagokion esperientzia pilotu aitzindari eta berritzaile honek 2017ko Landarteri atxiki eta proiektu artistikoetan parte hartu zuten herri guztietako biztanleen erdiek baino gehiagok babestu zuten. Guztira, 10 herritako 2.740 bizilagunek parte hartu zuten, guztira 5.000 biztanle inguru bizi direlarik.

Bigarren edizio honetan, Landartek Landa Garapeneko Departamentuaren laguntza izan du programa gauzatzerakoan, eta Otazu Upategiak parte-hartze berezia izanen du edizioaren bukaeran, bertan antolatuko den tailer guztien arteko topaketari esker. Upategiak estatuko zein nazioarteko artisten 100 bat artelanez osatutako arte-bilduma du, eta naturarekiko harreman zuzena duen arte-eremua bultzatzen du.

Berritasun gisa, aurtengo edizioan www.landarte.es webgunea abiarazi da. Bertan herriz herri landuko diren kultura-proiektuei buruzko informazioaz gain, iradokizunak bidaltzeko postontzia eta lankidetzarako bloga aurki daitezke. Blog honetan, herrietako arduradunek eta artistek 2018ko Landarte programaren barneko esperientziari buruzko informazioa zabalduko dute. Honela, teknologia berrien laguntzaz, lankidetza bidez egindako lana ezagutzera eman nahi dute, parte hartu duten herrien arteko topagunea izan dadin.

Partaidetza aktiboa

Hauexek dira Landarteren helburuak: landa ingurunean kultura berrikuntza bultzatzea, sormen eta arte prozesuetan herrietako bizilagunen partaidetza sustatzea, eta proiektuak tailerren bitartez ezagutzera ematea, kultura ekintzako ekimen berritzaileen sorkuntzaren mesedetan.

Gainera, Landartek jardueren sorkuntza, kudeaketa, ekoizpena, marketina eta jarraipenarekin lotzen ditu herrietako biztanleak, hainbat diziplina artistiko uztartuz artista egoiliarren gidaritzapean, betiere arteei buruzko ikuspegi garaikideari eutsiz.

Kultura Ekintza Zerbitzuak kudeatutako programa hau, artea eta paisatzea uztartzea xede duen Land Art deritzon arte garaikideko korrontean inspiratuta sortu zen. Edizio honetan Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Museoen eta Liburutegien Zerbitzuekl ere parte hartu dute.

Programa etorkizuneko proiekzioa duen sorkuntza-prozesua balitz bezala gauzatu da, hau da, proiektuei iraupena emateko eta horiek landu dituzten herrien ongizate sozial eta ekonomikoaren mesedeko bilakaera errazteko asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!