Nafarroako Gobernuak betoa jarri dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatutako Herri Ekimen Legegileari. Bermatutako Errenta hobetzeko eta alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko proposamena bildua dute Herri Ekimen Legegile horretan baina tramitera ere onartu gabe geld itu dela salatu dute. Lehen urratsean aurrera egiteko aukerarik gabe utzi dute, Gobernuak, aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrela argudiatu baitu.
Legez egin dezake hori, eta horregatik, garrantzitsua iruditu zaie Eskubide Sozialen Kartako kideei, lege hori aldatzeko beharra: izan ere, edozein herri ekimenek ekarriko dute aurrekontuaren aldaketa. Aurretik sekula ez du betorik jaso alor sozialeko herri ekimen legegilerik gobernuarengandik. Eztabaida galarazi nahian dabiltzala uste dute. Eta ELA sindikatuko Mitxel Lakuntzak esan du hori anti-demokratikoa dela. Gogorarazi du gainera, aldaketa soziala oraindik gauzatu gabe dagoela Nafarroan.
Kezkatuta daude Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kideak. Gai sozialak eztabaidatzeari uko egin diote eta eskubide sozialei eraso egin dietela diote. Gobernuak atzera egin beharko lukeela uste dute eta parlamentuko alderdiei galdegin diete jarrera har dezatela gai honekiko.