Gai organikoaren bilketa bereizia hobetzeko proba berri bat jarriko du abian Iruñerriko Mankomunitateak. Edukiontzi marroia, gai organikoak botatzen diren hori eta edukiontzi grisa izanen dira, errefusa direnak bertara botatzeko. Bi horietara sarbidea izateko txartel berri bat izanen dute bizilagunek. Proba Azpilagañan eta Artika Berrian hasiko dira Aritz Aiesa Iruñerriko Mankomunitateko presidentearen esanetan.
Hautatutako eremuetan 10.000 biztanle bizi dira: Azpilagañan 5.400 eta Artika Berrin 4.600. Azpilagainan gai organikoen edukiontzia erabilgarri izanen da egun guztietan baina ez errefusarena; hori astean lau egunez baino ez. Artika Berriren kasuan biak egunero izanen dituzte erabilgarri. Bi auzo horietan gaurtik hasi dira informazioa banatzen.
Txartelak irekiko ditu edukiontziak
Txartela beharrezkoa izanen da edukiontziak irekitzeko. Horrek Mankomunitateari datuak helaraziko dizkio: zenbatetan erabiltzen den, adibidez. Ez dituzte datuak isunak edo zigorrak jartzeko erabiliko. Edukiontziak irekitzeko txartelak banatuko dituzte eta Mankomunitateko langile teknikariek etxebizitzetara joanen zaizkie bizilagunei informazioa ere ematera.
Sei hilabeteko proba izanen da eta gero, emaitzak jasoko dituzte. Zaborra ongi bereiztea ezinbestekoa da, 2027. Urterako gai organikoen %70 bereiztea baita erronka.