Memoriaren Institutua sortu dute; gertatutakoa aztertzeko eta bidezko etorkizuna eraikitzeko

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 10a, 12:26

Ana Ollo eta Albaro Baraibar.

Memoriaren Institutua sortu dute Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiari atxikita. Tresna berri bat izanen da, memoria berreskuratzen segitzeko eta zabaltzeko. Atzera begira jarri, memoria kritikoa berreskuratu eta bidezkoagoa eta etikoagoa izanen den etorkizuna sortzeko, bakean eta errespetuan.  

Memoriaren Institutua sortu dute Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiari atxikita. Tresna berri bat izanen da, memoria berreskuratzen segitzeko eta zabaltzeko. Atzera begira jarri, memoria kritikoa berreskuratu eta bidezkoagoa eta etikoagoa izanen den etorkizuna sortzeko, bakean eta errespetuan.

Memoriaren alor guztiak koordinatu eta bultzada berri bat emateko asmoz sortu dute. Bi zerbitzu nagusi eskainiko ditu: memoria berreskuratzeaz arduratuko den azpiatala eta elkarbizitzaz zein giza eskubideez arduratuko dena.

Xede nagusiak zazpi izanen dira:

-         Memoriaren kontserbazioa.

-         Ikerketa bultzatzea.

-         Giza eskubideen eta bakearen baloreak sustatzea.

-         Memoria demokratikoa zabaltzea eta sarbidea erraztea.

-         Parte hartzea sustatzea.

-         Aitortza eta ordaina.

-         Oroitzapena egitea.

Hori guztia egin ahal izateko hiru lan-arlo nagusi bereiziko dituzte:

  1. Memoriaren ondarea babestea.
  2. Txostenak egitea eta zabaltzea.
  3. Memoriaren dibulgazioa, transmisioa egitea. Bereziki hezkuntzan egin nahi dute, etorkizunean memoria hori bizia izan dadin. 

Horrez gain, tresna eta baliabide berri ugari izanen dira:

- Liburutegi espezializatua sortuko dute memoria eta giza eskubideen ingurukoa. Laster izanen da martxan. 500dik gora  libururekin zabalduko dute.

- Dokumentazio zentro bat ere izanen da. Bereziki, egun lortu den informazio guztia digitalizatzeko.

Hau guztia aldaketaren Gobernua 2015ean iritsi zenean hartutako konpromisoekin bat datorrela nabarmendu dute Ollok eta Baraibarrek. Memoriarekin dugun betebeharra eta biktimei zor zaizkien egia, justizia eta aitortza eskaintzeko.

Urteotan lanean aritu dira horretan guztian. Ollok aipatu ditu emandako zenbait pauso. Alde batetik, bi planotan aritu direla izan du gogoan: 

-Indibidualki edo familiartean. 

-Gizarte mailan, kolektibo gisara. 

Hori guztia bi eremutan egin dute: 

- Memoria historikoan, batetik. Frankismoan fusilatu zituztenekin.

- Duela gutxiko memoriarekin, bestetik. ETAren indarkeriaz eta baita talde ultraeskuinek edota langile publikoek eragindako indarkeriaz. 

Memoria Historikoa eta duela gutxikoa berreskuratze lanean ari direla. Bost lan ildotan bereziki:

- Frankismoan fusilatutakoen desobiratzeak eta identifikazioak. 3.000 fusilatuetatik 1.000 oraindik ere desagertuak daudela gogoratu du.

-  DNA Bankua sortzea.

- Dokumentazioa berreskuratzea.

- Espazio publikoaren demokratizazioa

-  Memoria duten eskolak izeneko ekimena. Ikastetxeetan egiten ari diren lana.

Amaitzeko, gogoan izan dituzte beste hauek ere: Hiru ekitaldi egin dituzte biktimak errekonozitzeko; 'Memoria lekuak' izeneko foru legea ere osatu zuten edota Ezkaba Proiektua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!