Ekainaren 1ean eta 2an eginen du Elikagaien Bankuak jakien bilketa handia. Beharrezkoa da oraindik elikagaiak biltzea, gutxien duenari emateko. Hala baieztatu dute. Egun, 28.000 familiari ematen dizkiete elikagaiak. Produktu freskoak eta kontserban. Europatik diru-laguntza ere bada horretarako. Izan ere, Elikagaien Bankuak bilketa erraldoiarekin lortzen duena pertsona horiei banatzen zaienaren %15 baino ez da izaten. Gainerakoa, enpresek, entitateek eta boluntarioek egiten duten donazioei esker lortzen da.
243 saltokitan eginen dute Elikagaien bilketa, 66 herritan. “Ezabatu dezagun gosea” goiburuarekin ariko dira. Olioa, kontserbak, pasta, disolbatzen den kakaoa eta gailetak eskatzen dituzte, bereziki.
Boluntarioak ere behar dituzte egun horietan aritzeko
2.835 pertsonaren laguntza beharko dute Elikagaien Bilketa Erraldoia egin ahal izateko. 900 falta dira oraindik. bancodealimentosnavarra.org webgunearen bidez eman daiteke izena parte hartu ahal izateko (granrecogidaban@gmail.com webgunearen bidez edota 636693617).
Egun horretaz gainera, 3.000 boluntario aritzen dira hilero Elikagaien Bankuan boluntario. Oraingo bilketa erraldoiaren ondoren, jaki guztiak kutxa desberdinetan banatzeko laguntzaileak ere badituzte jada. Ikastetxe desberdinetako 400 gazte ariko dira.
Eta ikasleak izan dira era berean, aurtengo kanpainaren izenburua eta kartela egin dutenak. Iruñeko Arte Ederren eskolako ikasleek osatu dute.