Lanbide Heziketa ikasketetan izen-ematea astelehenean irekiko da Nafarroan; maiatzaren 7tik 11ra bitartean iraungo du aurrematrikulazioak. 18-19 ikasturteari begira, Hezkuntza departamentuak 15 ziklo gehitu ditu. Ia ehun zikloa goi eta erdi mailan eta beste 17 Oinarrizko LHn eta 15 LH Berezian.
Azken urteetan hazi egin da Nafaroan Lanbide Heziketan ari den ikasle kopurua, 1.000 ikasle gehiago azkeneko 5 urtetan. Zikloak ikasteko hautua egiten duten ikasle kopuruaren ehunekoa ere hazi egin da, unibertsitatez kanpoko ikasketak aukeratzen dituzten ikasleekin alderatuta.
Lanbide heziketaren egungo eskaintzak 22 familia profesional hartzen ditu, eta arte plastikoak eta diseinua formakuntza zikloak gehitu behar zaizkio. 18-19 ikasturterako 15 ziklo berri gehitu dira eta guztira 114 titulazio ezberdin egongo dira: Oinarrizko LHn 17, Erdi mailko 39 eta Goi mailko 58. Guztira 4.000 plaza. Gainera LH Berezian 14 ziklo eskaintzen dira.
Ziklo berrien artean azpimarratzekoak dira erdi mailako "Ur tratamenduen sareak eta hornitegiak" eta "Instalazioa eta Altzari-Hornikuntza"; goi mailako zikloetan "Egokitze-fisikoa", "Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza", "Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritza", "Animazio soziokultural eta turistikoa", "Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza" eta "Hezkuntza eta ingurumen-kontrola".
Gainera, iaz hazitako eskaintza berria kontsolidatu egin da hurrengo ikasturterako: Bideo disko-jartzaile eta soinu teknikaria, Produktu grafiko interaktiboan aholkularitza teknikoa, Turismoko ostatuen kudeaketaan goi mailako teknikaria eta goi mailako teknikarika Eskulturazko tekniketan eta Ikus-entzunezko grafikan.
Euskarazko eskaintza ere hazi egin da. Aurten 4 ziklo berri gehituko dira, Iruñean, Altsasun eta Irunberrin, erdi mailako eta goi mailako zikloetan. Proposatutako espezialitate berriei esker, euskarazko lanbide heziketaren eskaintzari eusten zaio erdi mailako zikloetan, 17-18an egindako eskaintza finkatuz (%10,91); 18-19 ikasturtean erdi mailako zikloen %10,89 izango da euskaraz.
Enpresen eskariei erantzutea
Hezkuntza departamentuaren Lanbide Heziketa zerbitzuaren helburua da enpresen geroz eta handiago den eskariari erantzuteko profesionalak trebatzeko ikasketak eskaintzea. Izan ere, laneratzea (%51) batez bestekoaren gainetik dago gaur egun (ia %40k ikasten jarraitzen du) eta hainbat formakuntza zikloetan laneratzea %100ean dago gaur egun; esaterako, industria izaera duten sektoreko zikloetan, non sarri askotan enpresak kexu diren ez dutelako trebatutako nahikoa jende aurkitzen. Ehuneko horietara iritsi izana, hein batean, formakuntza zentroen eta enpresen artean dagoen harreman estuari zor zaio. Gaur egun 6.000 elkarlan hitzarmen baino gehiago daude indarrean enpresa eta ikastetxeen artean, ikasleek praktikak lanlekuetan egin ditzaten. Elkarlan hori areagotzen ari da azkeneko urteetan LH Dualaren eskaintza hazi egin delako. Lanbide heziketa mota horretan ari dira gaur egun 641 ikasle, 17 ziklotan, 11 ikastetxetan. Hurrengo ikasturteko hazkundeari esker (5 ziklo berri) %29an igoko dira Dualeko trebakuntza zikloak.
Era berean, azpimarratzekoa da lanbide heziketan gertatzen ari den nazioartekotzea. Nazioarteko mugikortasun proiektuetan ari diren Nafarroako ikasleen ehuneko gainerako erkidegoetan baino handiagoa da. Gaur egun 1.400 hitzarmen daude indarrean lankidetza enpresekin, praktika 20 herrialdetan egin ahal izateko.