Kalitatezko eskola publikoaren alde, murrizketan kontra eta hezkuntza hitzarmenaren defentsan, manifestaziora deitu dute hezkuntzako sindikatu guztiek -LAB, Steilas, Afapna, CCOO, Anpe, ELA, APS, CSIF eta UGT-; bihar izanen da, larunbatarekin, autobus geltoki zaharretik aterata, 18:00etan.
Hezkuntza ituna lortzeko negoziazioak eten eta iragan martxoaren 27an berriz hasi ostean, Departamentuaren "proposamen zehatzik" ez dutela jaso salatu dute sindikatuek, kontseilariak "konpromisoa" azaldu bai, baina , oraingoz, esandakoak "asmo hutsak" baino ez direla. "Konpomisoa hartu zuen finantzaketa eta egokitze juridikoa bilatzeko Bigarren Hezkntzako orduak lehenaratzeko 2019-2020 ikaskurtean, baina, oraingoz, asmo hutsak baino ez dira, aurrekontu zuzkidura bermatu gabe", esan du Amaia Zubietak, sindikatu guztien izenean. Era berean, irakasleen ordezkapenak kudeatzeko "irizpide berri eta hobeak" erabiliko dituela jakinarazi die Hezkuntza sailak; dena dela, "ez du zehaztu zertan gorpuztuko den hobekuntza hori".
Jendea "nahasi" nahian
Gaur izanen da mahai sektoriala eta Hezkuntzak bertan "proposamen zehatzak" egitea espero dute, izan ere, "gauzak nahasten" ari delakoan daude sindikatuak: ikastetxeetara "berri borobilak" bidali dituela diote, esaterako, ratioak gutxituko dituela, ordezkapenak "doituko" dituela eta zuzeneko irakaskuntzaren orduen murrizketa heldu den ikasturtean hasiko dela. "Hori ez da egia kasu guztietan". Horra sindikatuen salaketa.
Murrizketak irauli nahian
Gobernuak iragarri du murrizketak irauliko dituela, baina, sindikatuen aburuz, hitzarmenaren bitartez egitea da garrantzitsua, "tresna legal bat edukitzeko": "Gobernuak iragarri du aurreko legegintzaldietan ezarritako murrizketak irauliko dituela ituna izan edo ez, sindikatuen ekinbidea alferrikakoa delakoan", kritikatu dute. Guztiz beharrezkotzat jotzen dute haiek ituna: "Hitzarmena nahitaezkoa da, erabat, konpromiso zehatzak hartzeko eta ez alde bakarreko erabaki bidegabeak, lan baldintzei eta hezkuntzako lehentasunei dagokienez, eta edukitzeko legezko tresna bat haiek betetzera behartuko dituena"
Gobernuak iragarri du murrizketak irauliko dituela, baina sindikatuen aburuz, hitzarmenaren bitartez egitea da garrantzitsua, tresna legel bat edukitzeko, adostutakoak bermatuko dituena