Altsasuko liskarra gertatu zeneko bideoak erakusten du sarjentuak ez zuela alkandora odoleztatua

Euskalerria Irratia 2018ko api. 26a, 07:42

>Iñaki Abaden bideoak erakusten du istiluen ondoren sarjentuak ez zuela alkondara puskatuta edo odolez zikinduta.
>Bideoan Abad bera, Ainara Urkijo eta Jon Ander Cob ikus daitezke. Guardia Zibilaren sarjentua euren ondotik pasatzen da eta ez ditu ezagutzen, ez ditu identifikatzen foruzainen aurrean. Ikusten da, ordea, Abadek deklaratu zuen bezala, sarjentuak eskuarekin jo zuela eta sakelako telefonoa lurrera bota ziola. 

Zortzigarren saioa izan zuen atzo Altsasuko epaiketak. Psikologoek deklaratu dute. Tenientearen bikotekide Maria Jose Naranjoren osasun egoera izan dute hizpide. Psikologoen arabera, trauma osteko estresa eragin diote urriaren 15eko zein ondorengo gertaerek. Psikologoaren arabera, komenigarria da epaiketa amaitzea, Naranjoren egoera onbideratzeko. Euren arabera, tratamenduari ondo erantzun dio, baina berriro, gertaerekin erlazionatutako elementuetara eta oroitzepenetara heltzean, sintomak agertzen dira.

Aretoangainera hainbat bideo eman dituzte, tartean, Iñaki Abadek istiluak gertatu zirenean grabatu zuena. Froga gisa onartua du epaimahaiak. Prentsaren aurrean sarjentuaren aurpegia pixelatuta zegoela eman dute bideoa. Garbi ikusi da sarjentuak alkondara txuri bat zeramala eta osorik eta garbi zeramala istiluen ondoren, eta ez hautsita eta odolez zikinduta. Bideoan Abad bera, Ainara Urkijo eta Jon Ander Cob ikus daitezke. Guardia Zibilaren sarjentua euren ondotik pasatzen da eta ez ditu ezagutzen, ez ditu identifikatzen foruzainen aurrean. Ikusten da, ordea, Abadek deklaratu zuen bezala, sarjentuak eskuarekin jo zuela eta sakelako telefonoa lurrera bota ziola. Bideoa: Iñaki Abaden bideoa, epaitegiko pantaila batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!