Eleaniztasuna ardatz izanen dute 'Bertatik mundura' jardunaldietan

Euskalerria Irratia 2018ko api. 9a, 08:42

'Bertatik mundura' izeneko jardunaldietan izen-emateko epea, zabalik.

Irakasleei zuzenduriko jardunaldia Iruñeko Planetarioan izango da apirilaren 21ean, eta hizkuntzen elkarbizitzan aditu diren katedradunek hartuko dute parte.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak datorren apirilaren 21erako "Bertatik mundura" eleaniztasun jardunaldia antolatu du Nafarroako ikastetxeetako irakasleei zuzenduta. Parte hartzeko asmoa dutenek astelehenetik, hilak 9, apirilaren 19ra arte dute izena emateko aukera.

Nafarroako Foru Erkidegoa gizarte eleanitza dago eta geroz eta hizkuntza gehiagok osatzen duten ingurunearen errealitate linguistikoa. Ikastetxe eta irakaskuntza proiektuen erronka bihurtu da errealitate horren kudeaketa. Hala, errealitate hori eguneroko gizartera egokitzeko azterketa da, beraz, apirilaren 21ean egingo den jardunaldiaren helburuetariko bat.

Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da jardunaldia eta ikastetxeetako hizkuntzen elkarbizitzaren inguruko hausnarketa egingo dute aditu eta katedradunek. Ginebrako Unibertsitatean Hizkuntzen didaktikan katedradun den Joaquím Dolzek "Hiru hizkuntza ikastetxean; arazoa edo aukera" hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Jasone Cenoz Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunak "Eleaniztasuna eta translanguaging ikasgelan" gaia izango du ardatz. Itziar Idiazabal EHUko katedradunak, berriz, "Irakaskuntza eleaniztunerako ingeniaritza didaktikoa" hizketaldia eskainiko du. Gainera, jardunaldian Nafarroako ikasleen hizkuntza ohituren ikerketa aurkeztuko da.

Egitaraua Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntza aniztasunean adituak itxiko du. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunak "Hizkuntza guztiak berdinak dira, hizkuntza guztiak ezberdinak dira" berbaldia osatuko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!