Enpleguan inpaktu zuzena duten Nafar Lansarearen programek 4.800 pertsonari lana eman zioten 2017an, % 27 gehiagori

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 19a, 18:50

Prestakuntza-ekintzetan izandako % 21eko hazkundea, enpresan enplegua sustatzea xede duen inbertsioa zazpi aldiz handiagoa izatea eta lanbide-orientaziorako sistemaren aldaketa dira memoriaren alderdirik nabarmenenak.

Nafar Lansareak, enpleguan inpaktu zuzena duten programen bitartez, 4.764 lanpostu sustatzen lagundu zuen 2017an, 2016an baino ia % 27 gehiago. Diruz lagundu diren 1.008 enplegu gehiago horietako gehienak enpresetan nahiz lan autonomoaren bitartez enplegua sustatzeko ildoei atxikitakoak dira.

Zehazkiago esanda, lagundutako 1.766 enplegu eremu pribatukoak dira, eta 2.998 enplegu, Enplegu Zentro Bereziak, Laneratzeko Enpresak eta Tailer-Eskolak gisako toki-erakundeei nahiz laneratze eta prestakuntza erakundeei lotutakoak.

Halaber, NLak 22.157 plaza estali zituen prestakuntza-ekintzetan, presentzialetan nahiz online egindakoetan, hots, aurreko aurtean baino % 21 gehiago. Orientazioaren arloan, informazio eta orientazio zerbitzuak eskaini zizkien 57.071 pertsonari, aurreko urtean baino 1.800 pertsona gutxiagori (-% 3), seguru aski langabeziaren jaitsieraren ondorioz. Ibilbideen pisua ere areagotu zen (langabeek lan-merkaturatzea berraktibatzearen alde hartutako konpromisoak, prestakuntzaren, akreditazioaren eta bestelakoen bitartez) langabezian dagoen batez besteko biztanleriaren aldean, % 22,1etik % 24,6ra.

Ekintzailetzaren arloan, 830 pertsonak autonomo egiteari eta kontziliazioari zuzendutako laguntzak jaso zituzten, 2016an baino bi aldiz gehiagok. Eta 1.800 pertsona inguruk aholkularitza jaso zuten Ekintzailetza Sareari esker, % 17 gehiagok.

Gainera, NLak krisiaren aurretik baino lanpostu-eskaintza gehiago kudeatu zituen 2017an; guztira, 4.873 eskaintza eta 7.611 lanpostu, 2016an baino 830 gehiago. Duela hamar urte, NLak 4.378 eskaintza gehiago kudeatu zituen, 7.065 lanposturekin.

“Oro har, NLaren jarduna hobetu da langabezia murriztuz doan egungdo testuinguruan. Horrek esan nahi du lana lortu edo lanera itzultzen diren pertsonek gure zorroko zerbitzu gehiago erabili dituztela: orientazioa, prestakuntza edo autoenpleguari buruzko aholkularitza”, adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, erakundearen jarduketarik garrantzitsuenak biltzen dituen 2017ko memoria dibulgatzailearen aurkezpenean. Harekin izan da Paz Fernandez zuzendari gerentea.

Jardunaren hobekuntza hori Estatu mailan nabarmendu da, Laparraren hitzetan (Nafarroa laugarren autonomia-erkidegoa izan zen helburuak betetzeari dagokionez), baita zerbitzuak jasotzen dituzten herritarren eta enpresen artean ere, NLari 7,5 eta 8 puntuko batez besteko kalifikazioak eman baitizkiote, hurrenez hurren. “Baina hobekuntza-prozesuak aurrera egin behar du”, adierazi du. Era berean, lehendakariordeak gogoratu du 2020rainoko Enplegu-Politika Aktiboen Akordioak CEN, CEPES, CCOO eta UGTren sostengua duela.

Gastu gehiago obretan eta informatikan ere, eta hitzarmen gutxiago

NLak hasierako aurrekontuetan eragindako hazkundeari esker lortu ditu emaitza hauek, programei zuzendutako aurrekontuetan (35,6 milioitik 42,4 milioira 2017an) nahiz NLaren eraldakera fisiko eta informatikorako obra eta informatika arloetako inbertsioei zuzendutakoetan (1,3 milioi, 2016an baino hiru aldiz gehiago).

Programei dagokienez, 2017an, hitzarmen izendunen sistemari bukaera eman eta dirulaguntza-programak indartu dira. Horrela, NLak enpresetan enplegua sustatzea xede duten bi laguntza berri ezarri ditu (zazpiz biderkatu du azken ekitaldian emandako zenbatekoa, 2016an emandako 300.000 euroko kopurutik 2 milioira gehituz 2017an). Ekintzailetza eta Ekonomia Sozialeko planekin jarraiki, lan autonomorako laguntzetan, milioi bat euroko hazkundea eman zen 2017an, 2 milioi eurora iritsiz; eta Ekonomia Sozialean, aurrekontua % 54 igoko da 2015-2018 epealdian.

Azpiegiturei dagokienez, 866.495 euro bideratu dira Altsasun irekiko den agentzia eta Iturrondoko prestakuntza eta enplegu zentro berria egokitzeko.

Zerbitzuak arras mugatuak zituen tresna informatiko erabilgarriak. 2017an, 449.212,96 euroko gastua tarteko, 25 milioi euroko guztizko balioa duten laguntzak kudeatzeko aplikazio bat eta prestakuntza nahiz prestakuntza-erakundearekiko harremanak kudeatzeko beste aplikazio bat garatzeari ekin zitzaion,

Era berean, langabeen lan-munduratzearen aktibazio-historiala ezartzeko NLa ezarri nahian dabilen aplikazioa (Orientasare) gauzatzeari ekin zaio. Orain arte, NLak zerbitzura jotzen zuten langabeen kodeak baizik ez zituen jasotzen. Aurrerantzean, kontratatutako erakunde espezializatuei begira ere, lanbide eta prestakuntza arloetako ibilbideari buruzko informazio kualitatiboa eta ohar teknikoak ere bilduko ditu. “Maila goreneko jauzi kualitatiboa da. Aurrerapausoa garrantzi handikoa da esku-hartzea eraginkorra izan dadin”, nabarmendu du kontseilariak.

2016an eta 2017an, NLak bukaera eman zion orientazio-zerbitzurako hiru sarbide (agentzien bitartez, diruz lagundutako erakundeen bitartez edota hitzarmen izendunen bitartez) eskaintzen zituen ereduari. Osasun arloko ereduari jarraiki, enplegu-agentziak erreferente bilakatu dira. Sistemak arreta homogeneizatu eta kalitaterantz aurrera egitea ahalbidetuko du (eskariaren ezagutza zehatza, zerbitzuaren edo jarduketaren eskaintza proaktiboa, enplegu-politika aktiboen arloko akordioaren arabera).

2017an, NLak erakunde espezializatuak kontratatu zituen orientazio-zereginetan laguntza eman ziezaioten. 2018an, kontratu berri bat lizatatuko du NLko teknikariek, erakundeek eta eragile sozioekonomiko eta politikoek egindako ohartarazpenetara egokitzeko.

Orientazioa, Iturrondo eta kolektiboak

2018rako erronken artean, Laparrak eta Fernandezek Iruñeko nahiz Iruñerriko arreta berrantolatzea nabarmendu dute. Bi puntu egonen dira: Zabalguneko agentzia eta Iturrondokoa.

Batean zein bestean, SEPE arduratuko da arreta emateaz (prestazioak), eta NLak lan-munduratzea aktibatzeko hasierako faseetako zerbitzuak eskainiko ditu (tailerrak, laguntza teknikoa edo tramiteak). Iturrondon, gainera, lanbide-orientaziorako, prestakuntzarako eta autoenplegurako zerbitzua espezializatuak eskainiko dira. NLaren modernizazio fisiko hau estatuko zerbitzu publikoaren (SEPE) laguntzaz eta finantzaketaz egiten ari da.

NLak aldez aurreko hitzordua ezarriko du Nafarroa osoan, fluxuei arreta hobea eskaintzeko asmoz. Joan-etorriak saihesteko, 2017an, eskaera berritzeko app-a abiarazi zen, telefono nahiz internet bidezko berritzearen osagarri gisa.

Paz Fernandezek adierazi duenez, NLa eginkizun “finantzatzaile eta tramitatzaile hutsa” izatetik “enplegu-politiken aplikazio eta gauzatze arloko erreferente” bihurtzera igaro da. “Gure helburua arreta integrala, proaktiboa eta pertsonalizatua ematea da, pertsonen eta enpresen eskariei erantzun azkarra emanez. Hau ezinezkoa izanen litzatzeke NLaren gizarte-erantzukizunezko jokabidea tarteko ez balitz”, ziurtatu du Fernandezek.

Lehendakariordeak eta gerenteak, halaber, zailtasun gehien dituzten pertsonen lan-munduratzea errazteko 2017an abiarazi diren neurriak nabarmendu dituzte, betiere 2016an kontratazioa sustatzeko hasitako laguntza-ildoen bitartez. Horrela, NLak gazteak edota Errenta Bermatuaren jasotzaileak giltzarrizko sektore ekonomikoetan kontratatzeko laguntzak aktibatu zituen.

2018rako, langabezia murrizten eta enplegua gehitzen laguntzeko, iraupen luzeko langabeak kontratatzeko neurri berri bat abiaraziko da, emakume autonomoen kontziliaziorako laguntzak birformulatuz eta handituz, azaldu duenez. Beste erronka bat da emakumeen enpleguaren gaineko inpaktua hobetzea, gaur egun lagundutako enpleguaren % 40 ingurukoa. Portzentaje hori % 45era igo da enplegua sustatzeko berariazko neurrietan (enpresa, toki-erakundeak eta lan autonomoa).

% 21 partaide gehiago prestakuntza-ekintzetan

Gaitasun profesionalak garatzeko prestakuntza-ekintzetan, NLak % 21 pertsona gehiagoren parte hartzea erregistratu zuen 2016ko kopuruen aldean. Langabetuei nahiz landunei zuzendutako 22.157 prestakuntza plaza estali ziren; 5.800 plaza online modalitatean. Guztira, 2016an baino 3.800 plaza gehiago dira, zentro publikoetan eskainitako prestakuntzaren eta landunei zuzendutako lehentasunezko prestakuntzaren igoeraren ondorioz.

Gastua 6,3 milioitik 6,8 milioira gehitu da: 4,3 milioi erakundeek emandako prestakuntzarako (9.810 plaza), 2,1 milioi zentro propioetako prestakuntzarako (emakume langabeena, nagusiki) eta 0,3 milioi enpresendako laguntzetarako. Hau guztia deialdien kudeaketan egindako aldaketen ondorioa da, izan ere, prestakuntza-ekintzen mota eta mailaren araberako dirulaguntza sartu da, beste zenbait aldaketarekin batera.

2017an, NLak enpresen nahierako prestakuntza bultzatu zuen, 2016an ezarritako laguntza nahiz Proiektu Bereizien erantzun-ildo berriaren bitartez. Bi ildo hauei esker, prestakuntza eman zitzaien 1.151 pertsonari, eta hauetako 205ek gutxienez kontratua lortu zuten, 602.000 euroko inbertsioa medioa, 2016an egindako 105.000 euroko inbertsioaren aldean.

Prestakuntza arloa osatuz, enpresen hazkundea nahiz finkapena xede duten jarduketak, zuzendaritza-taldeen garapena edota profil estrategikoen estaldura landu ziren. NLak 800.000 euro bideratu zituen horretarako, Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekiko eta CEPESen bildutako ekonomia sozialeko familiekiko hitzarmenen bitartez. Laguntza hauek 2019an banatuk dira, dirulaguntza-deialdien bitartez.

Halaber, 308 pertsonak esperientzia profesionala egiaztatu zuten Profesionaltasuna Ziurtatzeko Tituluak lortzeko.

Enplegu Zentro Bereziak eta Laneratzeko Enpresak

Bestalde, NLak ia 1.800 enplegu sustatu zituen (zuzeneko 1.730 lanpostu desgaitasuna nahiz bazterketa sozialeko arriskua duten pertsonentzat) Enplegu Zentro Bereziendako nahiz Laneratzeko Enpresendako laguntzen bitartez, zeinei 12 milioi inguru bideratu baitzizkien soldatak, pertsonal tekniko osagarria eta inbertsioak estaltzeko, aurrekontu-sail hori 2017an berreskuratu delarik. En 2015ean, hasierako aurrekontua 9 milioi euro ingurukoa izan zen, eta horren aldean, laguntza publikoa % 35 gehitu da geroztik.

Kontrola eta kalitatea

Bestalde, 2016an indartu ziren kalitatea kontrolatu eta gainbegiratzeko lanen barnean, NLak konpromisoak bete zirela egiaztatu zuen pertsonei, erakundeei eta enpresei zuzendutako 17 laguntza-deialditan (enplegurako laguntzen onuradunen % 25 eta ikastaroen % 80). Ondorioz, 15 dirulaguntza itzultzeko eskatu zuen, 21.390 euro, guztira. Hau ildo hauetan emandako guztizko diru-kopuruaren % 0,58 besterik ez da, herritarrek eta enpresek obligazioak betetzen dituzten seinale, mamoriak nabarmendu duenez. Era berean, NLa prestakuntza-eskaintzaren kalitatea zaintzeaz arduratu zen, prestakuntza-zentroetako ekipamendua eta bestelako betekizunak egiaztatzeko antolatutako bisiten bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!