Tren sozialaren aldeko apustua egin dute Sakanako herritarrek parlamentuan

Tren sozialaren aldeko apustua egin dute Sakanako herritarrek parlamentuan

Sakana Trenaren Alde plafatrmako eledunak izan dira parlamentuko lan saioan Sustrai Erakuntza Fundazioko kideekin batera. Abiadura handiaren ordez, tren jasangarria eta herritarrei bideratutakoa babesten dutela nabarmendu dute. 

Tren publiko eta sozialaren alde agertu da Sustrai Erakuntza beste behin ere. Oraingoan, Sakana Trenaren Alde plataformarekin egin dute agerraldia parlamentuan.

Sakanan, interes handiarekin egin dute bat Sustraik proposatutako alternatibarekin. Trenbide jasangarriago baten aldeko apustua delakoan. Dauden azpiegiturak aprobetxatu eta egokitzearekin nahikoa izanen litzatekeela uste dute. 

Ohiko trena galtzen utzi da, eta errentagarritasunik aztertu gabe abiadura handiaren aldeko apustu garbia egin dela diote. "Erokeria" hau gelditzeko garaiz dabiltzala uste du Sustrai Erakuntzak. Oraindik Nafarroan 15 kilometro baino ez daudelako eginak. 4.000 milioi euroko kostua izanen luke proiektu guztiak. Trenaren alde bai, baina ez suntsitzaile horren alde.

Iritzi desberdinak laukoaren barruan

Alderdi politikoen txanda iritsi da. Sustrai Erakuntzaren proposamenaren alde hiru alderdi azaldu dira: EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra. Eta aldiz,  Abiadura Handiko Trenaren alde: Geroa Bai, UPN, PSN eta PP.