Txosten bat aurkeztu du gaur Amnisty Internacional-ek. Egia, justizia eta aitortzarako biktimek duten eskubidea, Giza Eskubideen urraketa pairatu dutenek, besteak beste, tortura jasan behar izan dutenek.
Zigorgabetasunik ezin da onartu eta biktima guztiei aitortu behar zaizkie giza eskubideak. Horrekin hasi du agerraldia Esteban Beltranek, Amnisty Internazionaleko kideak.
ETAk egindako atentatuak eta argitu gabe daudenak ikertzeko beharra azpimarratzeaz gainera, esan du, terrorismoaren aurkako legeak ezarrita erabili zen tortura gaitzestea ere ezinbestekoa dela. Biktima guztiak aitortu behar direla dio, giza eskubideen legeak hala agintzen baitu. Justiziarako eskubidea, egia jakiteko eta aitortzarako biktima guztiek dute.
Espainia mailan 4.200 salaketa publiko daude tortura kasuekin zerikusia dutenak. 292 espediente daude zabalduta Nafarroan. ETAk 800 hildako eragin zituen, GALek gutxienez 27. Datu horiek izanda ere, Espainiako Gobernuak beste alde batera begiratu duela esan du, gezurtatu egin ditu torturak. Aitortza kasuetan, ez dira maila berean egon biktimak. Inkomunikazio aldiak eragin du torturaren erabilera ere adiereazi du. Giza Eskubideak errespetatzea litzateke, biktima guztiak aintzat hartzea:
Halako egoerak berriz gerta ez daitezen, legearen zenbait aspektu ere berrikusi eta zuzendu behar direla uste du.
- Alde batetik, inkomunikazio aldiarekin amaitzea. Hori baliatu baita tortura praktikatzeko.
- Tortura kasuak, banan-banan ikertzea ere garrantzitsu jo dute.
- Torturak jasan dituztenen errekonozimendu publikoa egitea ere bai.
- Eta, ezein kondena betetzen ari den pertsonari, etxetik gertu duen espetxe batean betetzeko agindua betetzea.
Azalpenak emanda, alderdi politikoen txanda iritsi da. Gobernua babesten duten lau taldeek eta alderdi sozialistak eskatua zuten Amnesty Internacional-en agerraldia.
Laukoak, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak bat egin dute zenbait eskaera eta hausnarketa egiterakoan. Espainiaren jarrera onartezina dela torturen aurrean hartutako jarrerarengatik. Prebentzio mekanismoak ez ditu erabili eta tortura ez dute inoiz aitortu. Administrazio publikoaren pean egindako torturak izan dira eta ez du inoiz izan borondaterik ikerketa lanik egiteko.
Alderdi sozialistak nabarmendu du, inkomunikazio aldia kentzea baino, neurriak hartzea inkomunikazio aldi horretan deus ere gerta ez dadin.
UPNk esan du biktima guztientzako justizia eskatu dutela baina beharrezkoa iruditzen zaie alderdi guztiek ETAren indarkeria gaitzetsi beharko luketela.
Hartara, bukatzeko, Esteban Beltran Amnesty Internazionaleko kideak alderdiei eskatu die, elkarrekin giza eskubideen aldeko agenda bateratu bat prestatzeko, erkidegoek eta Espainiak onartuko duten giza eskubideen defentsarako agenda.