Gizarteratzeko Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur Gobernuak. Elkarlanean egindako plana da aurkeztu dutena Gizarte Gaietarako, Hezkuntzako eta Osasun Departamentuko kontseilariek.
Plana, estrategikoa da eta transbertsala. Gizarteratze eskubidea da babestu nahi dutena. Eta hori da materializatu nahi dutena, eta hiru departamentutan.
Bi bloke handitan bildu dute plan estrategikoa:
Alde batetik: diru-sarrerak bermatzea, enplegua eta interakzioa. Bestetik, etxebizitza, hezkuntza, osasuna, erantzunkizun soziala.
Helburu estrategikoen artean, hauexek ere nabarmendu dituzte:
- Gizarteratze prozesuan daudenen lanbide baterako sarrera erraztea eta hobetzea. Gizarteratze errenta bi urte baino gehiagoan ez jasotzeko, enplegu bat izan dezatela ziurtatuko du Gobernuak.
- Pobrezia larria erdira jaistea.
- Etxebizitza eskubidea ziurtatzea. Horretarako hasterko, 2.500 familiarekin ariko dira eta gazteentzako laguntzak ere sustatuko dituzte
- Hezkuntzan, aurretiazko eskola uzteak txikitzea.
- Era berean, ikasketak utziak dituzten eta lanik ez duten gazteen egoera hobetzea.
- Osasun arloan, desberdintasunak txikitzea.
- Horretarako, gizarteratze arazoak dituztenekin edo pobrezian bizi direnekin lan eginen dute.
Berdintasuna ziurtatu behar da Osasun arloan. Horixe nabarmendu du Fernando Dominguez kontseilariak. Izan ere, ohartarazi du, pobrezian bizi direnak edo gizarteratze errenta jasotzen dutenak osasun arazo gehiago izaten dituztela. Horregatik, osasun arreta jasotzeko ekintza plana jarriko dute martxan. Maria Solanak azaldu du.
Hezkuntzan ere neurri zehatzak hartuko dituzte. Eskola porrotarekin amaitu eta gazteen integrazioa ahalbidetzea da xede nagusia.
Gizarteratze Plan Estrategikoa 2018-2021 urteen artean garatzeko aurkeztu dute. Halako azken plana 1998. Urtekoa izan zen eta ordutik ez da esfortzu berezirik egin alor horretan. Oraingoa, estrategikoa eta transbertsala izanen dela nabarmendu dute.