Maria Solana: "Murrizketak gainditzen ari dira baina ezin da dena aldi berean egin"

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 22a, 14:02

"Negoziazioa Mahai Sektoriarlean ez da aldebakartasunez geldiarazi", esan du Solanak. "Dena edo ezer ez. Hori da sindikatuen planteamentua. Dena, eta orain. Eta hori ezinezkoa da", nabarmendu du. Borondatea badela, baina araua betetzeko eta ekonomikoki bideragarria izateko ezin zaie murrizketa guztiei aurre egin bat batean. 

Parlamentuan gaur ere osoko bilkura izaten ari da. Ostegunetan egin ohi dute eta gaur, Gobernuaren jardunaren inguruko galde-erantzunak izan dira nagusi. Guztira, hemeretzi galdera daude aurreikusiak, eta horietatik bost, hezkuntza kontseilariari bideratu dizkiote.

Joan den astean Mahai Sektorialeko sindikatuek protesta egin zutela, euren ustez, alde bakartasunez eten egin zelako Hezkuntza Itunaren negoziazioa. Hezkuntza Departamentuak marra gorriak zapaldu zituelako eten zela zioten. Eta gaur parlamentuan hain zuzen ere egoera horri begira jarri dute Maria Solana kontseilaria. "Ez da aldebakartasunez geldiarazi negoziazio.Dena edo ezer ez. Hori da sindikatuen planteamentua. Dena, eta orain. Eta hori ezinezkoa da", esan du Solanak. Borondatea badela, baina araua betetzeko eta ekonomikoki bideragarria izateko ezin zaie murrizketa guztiei aurre egin bat batean.

Legealdiaren hasieratik, aurretik egindako murrizketei irtenbide ematen ar zaie. Lehentasuna da hori Gobernuarentzat. Eta ekintza ugari egin dira: ikasgeletan ikasle gutxiago daude, gastu publikoa berbideratu da, behin behineko neurriei ere irtenbide eman zaie, irakasleen jardunak ere txikitu dira…

Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzeneko eskolak emateko lanorduetan ezin dugu konprometitu heldu den ikasturtetik aurrera izanen dela, eta hori da sindikatuek ulertzen ez dutena. Borondatea bada, baina gauza ezina da. Berrikuntzan, formazioan, ratioetan, LGBI Legeak barnebiltzen duen programan, jazarpenari aurre egiteko egitasmoan, aniztasunari eskaintzen zaion arretan. Beste ekintza asko egiteke daude baina planteamenduak eginak daude eta gauzagarriak dira, besteak beste, 55 urtetik gorako irakasleei lan jarduna murriztea, adibidez. 

Ekainaren amaieran, azterketa

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketarako irakasleen Lan Eskaintza Publikoaren azterketa ekainaren amaieran izatea aurreikusi du Hezkuntza Departamentuak. Dena dela, oraindik ofizialki ez da deus argitaratu Espainiako Ministerioaren dekretuaren zain daudelako. Beharrezkoa dute dekretu hori azterketa deitu ahal izateko. Hala nabarmendu du Solanak. "Aldaketarik eta ezustekorik ez bada ekainaren amaieran izanen da azterketa". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!