XII. Ikuspuntu Jaialdia, zinema dokumentalaren festibala, martxoaren 5etik 10era izanen da hemen Iruñean. Sekzio berriekin dator aurten eta baita zuzendari artistiko berriarekin ere. Garbiñe Ortega ari da lan horretan eta azaldu berri ditu edizio honetarako prestatu dituztenak. Inaugurazioa, artista nafar batek eginen du, Ainara Verak. Bere pelikula emanez hasiko da Ikuspuntu Jaialdia: Hasta mañana si dios quiere. Lan hori zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdirik garrantzitsuenetako batean aurkeztu dute, Herbehereetako IDFA festibalean; eta, Ortegaren hitzetan, "lan bikaina" da.
Emakumeei toki berezia eskainiko die aurtengo Ikuspuntu Jaialdiak. Veraren lanaz gain, aurten, Marina Lameiro eta Maddi Barber zuzendari nafarrek Sail Ofizialean parte hartuko dute Young and Beautiful eta Yours Truly lanekin, hurrenez hurren. Horrez gain, aurtengo kartela Dani Sanchisek sortu du, eta horretan ere emakumearen presentziak pisu handia du. "Hiru ikuspuntu femenino" irudikatu nahi izan ditu.
Sail Ofizialean, hamalau herrialdetako zortzi film luze eta hamahiru labur erakutsiko dituzte.
Aurtengo jaialdian Jose Antonio Sistiaga margolari eta zinemagile donostiarra omenduko dute. Sistiaga "kamerarik gabeko zinema" gisa ezagutzen den artearen bultzatzaileetako bat da: zeluloidea eskuz margotzen igaro zituen bi urte, eta, horrekin,
Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarte jauregia izango da, baina beste toki batzuetara ere hedatuko da: Nafarroako Filmotekara, Gaiarre antzokiara, Uharteko Arte Garaikideko Zentrora, Katakrak liburu dendara eta Planetariora, besteak beste. Ere erera baleibu izik subua aruaren izeneko filma sortu zuen.