Irri Zikloa, heldu den astetik aurrera

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 13a, 07:44
'Etxeko Saltsak', antzezlaneko une bat.

Komedia, bakarrizketak, magia eta antzerkia uztartuko dira oraingoan ere. Otsailaren 21etik martxoaren 27ra izanen da Irri Zikloa. 

Irri Zikloa berriz ere hasiko da heldu den astetik aurrera. Otsailaren 21ean hasi eta martxoaren 27an amaituko da. Asteazkenetan izaen dira antzezlanak, bi izan ezik: otsailaren 23an ostiralarekin ekitaldi bat izanen da Kondestablearen aretoan eta martxoaren 27an beste bat ere bai. 

-Otsailaren 21ean: 'Ni ala Zu' antzezlana eskainiko dute Joseba Usabiagak eta Iñaki Santosek. Musikari baten papera hartuko du bietako batek eta besteak musikak erotutako pertsonaren papera. 

-Otsailaren 23an: 'Barry Barrez' izeneko aktorea izanen da protagonista. Irakaslea da, idazlea, bakarrizketan aritzen dena, irlandarra, euskaraz hitz egiten duena, musikaria eta abeslaria ere bai. 'From Cork to Kortezubi' izeneko obra eskainiko du. 

-Otsailaren 28an: Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagak 'Biba Voi' eskainiko dute. 

-Martxoaren 7an: Txan magoa izanen da 'Inpernutik natorren artista bat naiz ni' izeneko magia ikuskizuna eskainiko du. 

-Martxoaren 14an: bertsoak eta bakarrizketak izanen dira Beatriz Egizabal eta Ana Labakaren eskutik 'Erradikalak gara' ikuskizunean. 

-Martxoaren 21ean Itziar Saenz de Ojer 'Sexijentziak askatuz' antzezlana eskainiko du. Ainhoa Juaniz ere igoko da oholtza gainera 'Pantxika Lamur. Nik egin beharko & ko' ikuskizunarekin. 

-Martxoaren 27an Txalo Produkzioak 'Etxeko Saltsak' aurkeztuko du. Oholtza gainean Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino. 

Ikuskizun guztietarako sarrerak eskuragarri daude jada 3 euroan. Gainera, bono bat ere eskuratu daiteke saio guztiak ikusi ahal izateko 13 euroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!