Lau eskari eginen dizkiote Espainiako Gobernuari, CCOOek Nafarroako Parlamentuko Mahairi aurkeztutko mozioak aurrera eginez gero: Islandiako ereduari segita soldata berdintasuna bermatuko duen legea egin dezala; genero arrakalaren kontra egiteko baliabideak bideratzea; 100 pertsonatik gorako enpresek berdintasun plana izatea, gaur egun 250 lagunetik gorakoek baino ez baitute behar; eta, azkenik, 250 pertsonatik gorako administrazio publikoek berdintasun plan berritua sortzea, eta hori urte baten buruan izan dadila.
Generoaren araberako aldea nabarmena
Nabarmena da generoen arteko ezberdintasuna, izan ere, 2017ko laugarren hiruhilekoaren Biztanlerian Aktobiaren Inkestaren datuen arabera, langabezia %7’8koa da gizonen artean eta &11’7koa emakumeen artean. Langa, beraz, 3’8 puntukoa da.
Eta ez da hori ezberdintasunaren adierazle bakarra, badira bestelakoak ere: esaterako, aktibitate tasa, emakumeena %54koa da, gizonezkoena, %63koa. Eta kobratutakoa ere kontuan hartu behar da: gizonezkoek, batez beste, urtean 28.700 euro kobratzen dituzte; emakumeek, 20.500, hau da, 28 puntukoa da aldea. Partzialtasunari dagokionez, emakumeen %28ak dauka gisa horretako lan jardun bat, eta gizonen %5'5ak baino ez.
Gauzak horrela, "neurri gogorragoak" behar direlakoan dago sindikatua, legeak kristalezko sabaia hausteko.
Nafarroara begira
Egun, 250 langiletik gorako enpresek baino ez dute berdintausn plana, hau da, Nafarroan 28.700 enpresetatik %22ak baino ez, 62.000 lagun barnebiltzen dituztenak; legea aldatu eta 100 langiletik gorakoak plana izatera derrigortuko balituzkete, 100.000 lagunengana iritsiko lirateke.