Barcina, Sanz eta Goñi izanen dira Nafarroako Kutxako ikerketa batzordean azalpenak ematen

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 7a, 13:09

Antonio Pulido Cajasol Fundazioko presidentea eta Enrique Goñi Banca Civicaren burtsaratzean.

Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordean agerraldiak eginen dituzte apirilaren 13tik ekainaren 8ra arte. Enrique Goñi, CANeko zuzendari izandakoa, Nafarroako presidente izandako Yolanda Barcina eta Miguel Sanz, eta Jose Antonio Asiain CANeko presidente izandakoa izanen dira. 

Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko Ikerketa Batzordea gaur bildu da agerraldien egutegia adosteko. Bilkurak hedabideei irekiak izango dira eta apirilaren 13an hasiko dira. Aho batez adostutako egutegiaren arabera eta eskaera gehigarrien zain, zortzi saio aurreikusten dira, denak ostiraletan, eta aldaketarik egon ezean ekainaren 8an amaituko dira.

Lehenengo saioan (apirilaren13an) Lorenzo Riezu, Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia eta Manuel López Merino, Iruñeko Udal Aurrezki Kutxako zuzendari nagusi ohia bertaratuko dira.

Bigarren saioan (apirilak 20) Jose Antonio Sarríak, Nafarroako Kutxako Kontrolerako Batzordeko lehendakari ohiak eta José Antonio Asiainek, CANeko Administrazio Kontseiluko Lehendakari ohiak testigantza emango dute.

Hirugarren saioan (apirilak 27) José Carlos Hernández Barrasus, 2010 eta 2011n Ernst Young enpresak burututako txostenaren sinatzailea, eta Francisco García ValdecasasDeloittek burututako Noel txostenaren sinatzailea azalduko dira. Enpresa eta finantza aholkularitzarako enpresak dira biak.

Laugarrenean (maiatzak 4), Alberto Pascual, Nafarroako Kutxako idazkari ohia eta Amaya Rández, Nafarroako Kutxako Administrazio Kontseiluko idazkari ohia egonen dira.

Agerraldien bosgarren saioan, (maiatzak 11) Juan Odériz, Nafarroako Kutxako eta Banku Zibikoko zuzendari ohia eta Roberto Ducay, Nafarroako Kutxako estrategiaren arduradun ohia.

Seigarrenean (maiatzak 18) Javier Martínez Escudero, Enrique de Mulder Duclos, Carlos Ayesa Villar, Carmen Pérez Miguel eta César Esparza Larramendi egonen dira.

Zazpigarren agerraldian (maiatzak 25) Enrique Goñik parte hartuko du, Nafarroako Kutxako Zuzendari ohiak, urrian Ikerketa Batzordeari azaldu baitzion “agerraldian parte hartzeko borondatea, ikertzen ari diren ekintzak argitu ahal izateko”.

Zortzigarren agerraldian (ekainak 1) Yolanda Barcinak testigantza emango du, Nafarroako Gobernuko Lehendakari ohiak (2011-2015), baita Álvaro Mirandak ere, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasunerako Kontseilaria izandakoak (2007-2012).

Azkeneko agerraldia (ekainaren 8an) Miguel Sanzek egingo du, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak.

Taldeka, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E-k Miguel Sanz, Yolanda Barcina, José Antonio Sarría, José Antonio Asiáin, Manuel López Merino, Lorenzo Riezu, Álvaro Miranda, Alberto Pascual eta Amaya Rándezen agerraldiak eskatu dituzte.

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak bere kabuz Javier Martínez Escudero, Juan Odériz, Enrique de Mulder, Carlos Ayesa Villar, Carmén Pérez Miguel eta César Esparza Larramendiren agerraldiaren eskera burutu du.

UPNk Enrique Goñik izapidetutako agerraldi eskaeraren baieztapena tramitatu du.

PSN talde parlamentarioak José Carlos Hernandez, Francisco García Valdecasas, Manuel López Merino, Roberto Ducay eta Lorenzo Riezuren agerraldiak eskatu ditu.

Ikerketa Batzordeak bere funtzioak beteko ditu hitzartu lana amaiera arte, eta burututakoarekin txosten bat aurkeztu beharko du, beranduenez ekainaren 30ean.

Onartutako arauen arabera, 2016ko apirilaren 27an sortutako Ikerketa Batzordearen helburua da ezagutzea ea Nafarroako Kutxaren ekintzak, Enpresa Korporazioarenak eta hari lotutako gainerako erakundeenak sortze-printzipioekin bat zetozen, baita desagertzearen ondotik gelditutako ondarearen egoera ezagutzea ere.

Unai Hualde (Geroa Bai) lehendakari duen batzordeko kide dira Luis Casado, Luis Zarraluqui (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Arantza Izurdiaga (EH Bildu), Fanny Carrillo, Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia, Inma Jurío (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!